Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Frackinga: gezurrak eta lobbyak
Atalak: Energia, Frackinga, Ingurumena
Haustura hidraulikoko hobia AEBetan.
Klima aldaketaren ondorioak gero eta agerikoagoak eta mehatxuak gero eta larriagoak diren honetan, hidrokarburoen industriak tematuta jarraitzen du: paradigma aldatzeaz pentsatzen hasteko baino, erregai fosilen belakia azken tantaraino estutzeko unea da.
Energiaz egarri den mundua gero eta edabe kaxkarragoekin konformatzeko prest denez, kalitate txarreko erregai garestiagoak eta lortzeko zailagoak eskaintzen dizkigute. Estalki ederretan bilduta, hori bai. Hamarkadak dira gas eta petrolio ez-konbentzional hobiak ezagutzen ditugula, baina haien premia sumatu dugun arte ez dira, marketinaren magiaz, pagotxa bihurtu.
Hala, petrolio merkearen garaietan erdeinuz begiratzen zitzaien hobi ez-konbentzional horiek arazo guztien konponbide bihurtu dira orain. Ohitu gara honezkero eskisto gasaz, eta hura ateratzeko behar den fracking teknikaz, hitz gozoak aditzen. Gezurrak, ez gutxitan.
Hauxe duzu handienetakoa: “Haustura hidraulikoa modu seguruan erabili da, 70eko hamarkadatik Europan, eta 40kotik AEBetan, bi milioi hobi baino gehiagotan”. Monica Vicente Cristinak esan zituen hitzok orain dela hiru aste edo. Shale Gas Españako bozeramalea da Cristina, hau da, Espainiako Estatuan haustura hidraulikoa erabilita gasa ustiatu nahi duten enpresen plataformaren bozeramalea (plataforma horretako kide da SHESA, hidrokarburoen ikerketaz arduratzen den EAEko enpresa publikoa). Joan den urrian sortu zen Shale Gas.
FTI Consulting enpresako langilea da, izatez, Monica Cristina. Bruselan dauka lantokia, lobbygintzaren paradisuan. Bera izango da frackingaren abantailak behin eta berriz haizatuko dituena, ur kutsatuen, lurrikaren, metano isurien eta beste hainbat arazoren berri ematen duten ikerketa lanak aipatu gabe, edo aipatzekotan arbuiatuz. Aitzitik, benetako adituak aurkeztuko dizkigu (Shale Gasen webgunean pare bat ezagutzeko aukera duzu jada), eta ez du esango seguruenik arriskuen zati txiki bat baizik ez dugula ezagutzen. Cornell Unibertsitateko ikerlariek 2011n gogorarazi dutenez, ustiatutako hobiei buruzko informazio asko falta da. Batetik AEBetan enpresak ez daudelako behartuta erabiltzen dituzten substantzia kimikoen berri ematera; bestetik, enpresa horiek lurren jabeekin sinatutako konfidentzialtasun akordioek kalteak salatzea eragozten dutelako.
Europar Parlamentuko kide asko erabaki hau hartzeko konbentzitzeaz, beharbada Cristinaren lankideren bat arduratuko zen.