Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
LTDaren engainua
Atalak: Hedabideak
LTDa eskatu gabeko iraultza zela genioen 2008an. Gaur, itzalaldi analogikotik Hego Euskal Herrian urte bi eta erdi eta Ipar Euskal Herrian ia urtebete igaro den honetan, jarraitu dezakegu esaten LTDa eskatu gabe iritsi zitzaigula; iraultzaren arrastorik ez da inon ageri, baina.
LTDa ez zen ezarri ikusleen eskaria zegoelako, espektro erradioelektrikoa optimizatu behar zelako baizik. Leku egin, hitz bitan. Kontsumitzaile gehienak pozik zeuden eskueran zituzten betiko 6-7 kateekin, eta gehiago nahi zutenek bazuten satelite edo kable bidezko telebistaren aukera. Baina nahi eta nahi ez egin beharreko aldaketak hainbat abantaila ekarriko zigula esan ziguten: irudi eta soinuaren kalitate hobea, bereizmen handiko emanaldiak, hainbat zerbitzu osagarri eta, gainera, eskaintza zabalagoa.
Oraingoz daukaguna zera da: bereizmen handikoak bailiran saltzen diren emanaldi gehienak ez dira bereizmen handikoak, sasi-handikoak baizik. Seinalearen kalitatea hobetzen da, baina hori ez da HD, ingelesezko siglak erabiltzearren (izan gaitezen cool).
Bestetik, telebistarekiko interakzio zerbitzuen zain gaude oraindik. Eta hirugarrenik, eskaintza ez da zabalagoa. Tira, zabalagoa bai, baina ez pluralagoa. Operadore nagusiek kate gehiagotatik emititzen dute, bai, baina funtsean programazio berdina botatzen digute denetan, parrilla errepikapenez eta antzinako edukiez bete dutela ez esatearren. Egia da kate berri batzuk agertu direla eta eremu ideologikoa zabaldu dela… baina ultraeskuinera. Kate espezializatuak, berriz, hutsaren hurrengoa dira, 24 orduz tarota eta telefono bidezko lehiaketa-iruzurrak eskaintzea espezializaziotzat hartzen ez badugu. Espainiako Estatuan bederen, kate horiek legez kanpokoak dira eta LTDa baino lehenagotik existitzen dira, baina protagonismo handiagoa hartu dute hari esker, AUC kontsumitzaile elkarteak dioenez. Zer edo zer hobetu dena umeei bereziki zuzendutako programazioa izan da; orain badituzte eurentzako kate osoak. LTDarekin pozik egoteko arrazoiak dauzkaten bakarra haurrak eta fatxak dira.
Eta orain, dibidendu digitala. Espektro erradioelektrikoa optimizatzeko ezarri zen LTDa, baina oraindik toki gehiago behar da. Telekomunikazio enpresek espazio hori behar dute banda zabaleko hainbat zerbitzu eskaintzeko (4G, batez ere); argudiatzen dutenez, telebistek badute satelite edo kablez emititzeko aukera, baina beraiek lurreko espektroa behar dute nahi eta ez. Europar Batasunak jaramon egin eta espektroaren zati bat husteko agindu zuen, telekomunikazio enpresek erabil dezaten. Teknologiak azken urte bietan izandako aurrerakadak ere laguntzen du; nolabait esateko, denak “estuago” egotea ahalbidetzen du.
Herrialde askotan, libre geratu den espektroa –horri esaten zaio dibidendu digitala– enkantean jarri da, “alokatu”, hala esatea zilegi bada, erabili nahi duten telekomunikazio operadoreek dirua jar dezaten horren truk. Espainiako Estatuan, gobernuak 1.800 milioi euro inguru lortu du bide horretatik. Espero zen horren zati bat, 300 milioi, antenak berregokitzeko erabiltzea. Izan ere, gutxi gorabehera Espainiako Estatuko milioi bat eraikinetako antenei moldaketak egin beharko zaizkie, kateak lekuz aldatu direla eta (ez daude, edo ez ditut lortu, Euskal Herriko datuak). 300 euro inguru eraikineko. Baina PPren gobernuak esan du nork bere patrikatik ordaindu beharko duela hori, krisia dela eta. Dibidenduaren enkantean lortutako dirua beste zerbaiterako erabiliko da.