Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Transgenikoak eta lerratutako ikerlanak
Atalak: Ingurumena, Osasuna, Zientzia eta teknologia
Gilles-Éric Séralini.
Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero.
Dagoeneko ikerketaren aurreko lehen erreakzioak irakurri ahal izan ditugu, besteak beste El País egunkari espainiarrak argitaratutako artikulu honen bitartez. Batzuek lerratuta egotea leporatzen diote Séraliniri. Gizartean polemika sortzen duten gai guztiekin gertatzen den antzera, gure usteekin bat ez datozen ikerketak kaleratzen direnean, akatsak bilatzeari eta interes ilunak aipatzeari ekiten diogu berehala. Baita, nik bezala, transgenikoek ekosistemetatik kanpo egon behar luketela uste dugunok ere.
Zentzuzkoagoa iruditzen zait Mari Carmen Jaizme-Vega biologo kanariarrak elkarrizketa honetan esan zuena: ikerketa oro dago lerratuta, hipotesi batetik abiarazten den heinean, eta hipotesi horren izaera ikerketaren egileak aurrez duen pentsamoldearen araberakoa izango da. Horregatik, Jaizme-Vegak ez du aurreiritzirik ez transgenikoen aldeko ez aurkako emaitzak dituzten esperimentuez. Kontrakoa frogatu bitartean, ez dago arrazoirik ez batzuk ez besteak txarto eginda daudela pentsatzeko. Baina hasierako hipotesiak emaitza baldintzatuko du. Transgenikoen kalteak frogatzeko asmoa baduzu, seguruenik hala egingo duzu… eta alderantziz ere bai. Arazoa da lehen multzoko ikerketa lanak askoz gutxiago direla, eta giroak (eta diruaren fluxuak, esan gabe doa) ez duela beren-beregi ikerketa-lerro hori jorratzera animatzen. Ez dago, edo nik behintzat ez daukat gogoan, transgenikoen arriskuez ohartarazi eta gero bere ospea zikinduta ikusi ez duen zientzialaririk. Marie-Monique Robinen Le monde selon Monsanto liburuan adibide ugari aurkituko dituzu, Séralinirenaz gain.
Árpád Pusztai.
Árpád Pusztai biokimikariaren kasua bitxiagoa da: transgenikoak seguruak direla frogatzeko esperimentua abiatu eta hara non emaitzek kontrakoa erakutsi zioten. Duela ez hainbeste idatzi nuen artikulu honetan, Pusztairi buruzko bideo bat jarri nuen (Le monde selon Monsanto dokumentaletik hartua hain zuzen). Bertan, Hungarian jaiotako zientzialariak kontatzen du nola zapuztu zen bere karrera Monsantok jotako doinuaren arabera ez dantzatzeagatik (El País-entzat, hala ere, Séraliniren azkeneko hau izan da labore transgenikoen arrisku erreal bat agerian utzi duen lehenengoa).
Berriz ere Jaizme-Vegaren hitzak gogora ekarriz, ikerlan bakoitzaren emaitza oso lotuta dago ikerlan horren baldintzekin. Esperimentu baten arabera honako edo harako produktu transgenikoa segurua bada, seguruenik hala izango da esperimentu horren baldintzak betetzen diren kasu guztietarako. Baina arriskua agerian utzi duten ikerlan nahikoa daukagu honezkero mahai gainean; zuhurtzia printzipioari men eginez, itxura osoz Frantziak hartuko duen jarrerak dirudi zentzuzkoena.