LTDaren engainua
LTDa eskatu gabeko iraultza zela genioen 2008an. Gaur, itzalaldi analogikotik Hego Euskal Herrian urte bi eta erdi eta Ipar Euskal Herrian ia urtebete igaro den honetan, jarraitu dezakegu esaten LTDa eskatu gabe iritsi zitzaigula; iraultzaren arrastorik ez da inon ageri, baina. LTDa ez zen ezarri ikusleen eskaria zegoelako, espektro erradioelektrikoa optimizatu behar zelako baizik. Leku egin, hitz bitan. Kontsumitzaile gehienak pozik zeuden eskueran zituzten betiko 6-7 kateekin, eta gehiago...
Read MoreTransgenikoak eta lerratutako ikerlanak
Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero. Dagoeneko...
Read MoreBonbillak: gutxiago kontsumitzearen ordaina
Beharbada oharkabean joan zen albistea, batetik asteburuan etorri zelako, bestetik jende gehienaren arreta bestelako berrietan dagoelako, gauden-gaudenean. Nolanahi ere, jakizue, ez zenekitenok, joan den irailaren 1etik debekatuta dagoela Europar Batasuneko estatuetan wolframiozko hari goria duten bonbilla tradizionalak, aldameneko argazkikoa bezalakoak, fabrikatzea eta banatzea, nahiz eta salmenta baimenduko den estokak agortu arte. Ez da bat-batean hartutako neurria. 2009an, 100 wattetik...
Read More
Iruzkin berriak