Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Espazioari hautsa kentzen hasteko garaia da
Atalak: Gizartea, Zientzia eta teknologia
Lurraren irudia, zaborrez inguratuta. Milaka eta milaka hondakin eragin dute hamarkadotan espazioa "konkistatzeko" egin ditugun urrats apalek.
Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. Baina zabor kontuek azken boladan zein polemiko bihurtu diren ikusita, hobe neutral batek hartzea “zerbait egitearen” ardura. Hala da, jaun-andreok, suitzarrak izango dira espaziora garbigailu erraldoia bidaliko duten estreinakoak.
Espazioan zenbat zabor dagoen zehaztea ez da erraza. Iturri adina datu dago, eta denak desberdinak, baina bakarra ere ez txikia. Testu honen amaieran dauden bideoetako batean “milioika objektu” esaten dute, baina bideoari laguntzen dion testuak dio NASAren arabera milioi erdi direla; Wikipedian irakur daiteke 60.000 inguru dagoela, eta Argia aldizkarian bertan, 2005ean, Unai Brea delako batek gehiegi lotsatu gabe esan zuen 100.000 objektu ari direla gure buruen gainean bueltaka etengabe. Denak ez dira zaborra, baina bai ia denak. Funtzionatzen ez duten sateliteak, suziri espazialen zatiak, astronautek botatako hondakinak…
CleanSpaceOne lanean ari dela irudikatzen duen marrazkia.
Edonondik begiratuta ikaragarriak diren zenbaki horiek arintzeko asmoz, Lausanako Eskola Politekniko Federalak tramankulu garbitzaile ezin modernoagoa igorriko du espaziora, 700 kilometroko altuerara zehazki (Lausanatik zenbatzen hasita, pentsatzen dut). CleanSpaceOne dauka izena, CleanSpaceTwo eta auskalo zenbat gehiago egiteko asmoa duten seinale. Hark bilduko du ahal beste hondakin, eta askoz gehiago utziko du oraindik jasotzeke, espazioaren konkista delako horretan gizakion zikinkeria eta lortutako arrakasta alderantziz proportzionalak direla agerian utzita. Norberak zikindutakoa garbitzea gizalegea denez, suitzarrek beraiek jaurti zuten eta honezkero ezertarako balio ez duen satelite bat batuko dute aurrena. Eta zuen galdera maltzurrari aurre hartuz: ez, CleanSpaceOne bera ez da zabor bihurtuko. Atmosferara itzuli eta bertara sartzean erreko da, jasotako kaka ez ezik, fabrikatzeko xahutuko den libera suitzar mordoa eta guzti. Zerbait bihurtzekotan, kutsadura bihurtuko da tramankulu hondakin-biltzailea. Dena den, lasai, hau guztiau gertatu aurretik gutxienez hiru urte pasako dira.
Espazioko zaborra biltzeko bestelako metodoei dagokienez, eztabaidak bizirik jarraitzen du. Atez atekoa baztertuta dagoela dirudi, espazio zabalean ez baitago edukiontziak non bermatu. Ez harritu, ordea, norbaitek inguru horretan erraustegi bat egiteko proiektua aurkezten badu; jakina da holakoak bermearekin zein bermerik gabe eraikitzen direla. Eta batzuk edozertarako gai dira irabazi astronomikoak lortze aldera.