Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Espainiako zentral nuklearrei egindako segurtasun-probak ez dira fidatzekoak
Atalak: Energia, Hedabideak
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko.
Pello Zubiria lankideak ohartu gintuen aurrekoan: espainiar zentral nuklearren segurtasun-probek oso balorazio desberdina izan dute hedabide batzuetan eta besteetan. Adibide modura, baten batek esparru ideologiko berean kokatuko lituzkeen espainiar egunkari biren albisteak bidali zizkigun. Izenburuak zeharo argigarriak dira: “Bost zentralek ez dituzte betetzen lurrikarei aurre egiteko baldintzak”, zioen Público aurrerakoi samarrak; El País ezkertiar-ustekoak, berriz, “Espainiar zentral nuklearrek Europako erresistentzia probak gainditu dituzte”. Bide batez esanda, Públicok aipatutako bost zentral horietan Euskal Herri ondoan dagoen Garoñakoak izan du emaitza kaxkarrena. A, eta badaezpada gogorarazi dezadan Espainiako Estatuan, guztira, sei zentral daudela.
Garoñako zentral nuklearra, Euskal Herriko mugatik bost kilometrora. (Arg.: Rop Zoutberg).
Beste hedabide batzuk gainbegiratu ditut eta inork ez dio gezurrik, esan nahi baita inork ez dituela manipulatu, edo hala iruditu zait, jatorrizko iturriak –Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN)– emandako datuak. Gero, bakoitzak nahi duena nabarmendu du titularretan. Ohituta gaude.
Espainiako Estatuko hedabide handietan, baina, ia aipatu ere ez da egin Ecologistas en Acción, Greenpeace eta Amigos de la Tierra elkarteek idatzitako prentsa-oharra, Europa Press bezain agentzia “ofizial” batek zabaldu zuen arren. Zentral nuklearretan egindako probak ez dira batere zorrotzak izan, diote ekologistek. Alegia, bost axola nola interpretatzen ditugun haien emaitzak; ez dira baliagarriak, besterik gabe. Hona arrazoi batzuk, hiru talde horien hitzetan:
Eta abar. Behin baino gehiagotan, ekologistek nabarmendu dutenez, zentral batean sortu litezkeen arazoak kanpoko baliabideen bidez konpondu daitezkeela adierazten du CSNren txostenak, kontuan hartu gabe zentralean kaltea eragin duen hondamendi naturalak kanpoko baliabideetan ere eragin dezakeela. Ez du axola; lobby nuklearrak, nik bederen zalantzarik ez daukat, behin eta berriz baliatuko ditu azterketa honen emaitzak. Agian ez dute hainbeste azpimarratuko behin-behineko datu hauetako zenbait zentralek eurek egindako probetatik atera direla; ez zaie erakunde independenterik joan neurketak egitera, ala baietz uste zenuten? Urriaren 31rako azterketak burututa egon behar du, eta txostena osatzeko falta diren datuak CSNk berak eskuratuko ditu, baina CSNren independentzian ezin luke sinetsi informatuta dagoen inork. Adibide bakarra emango dizuet: Libertad Digital webgune eskuindarrean argitaratutako artikulu hau.
Tximistak hurbil jo arte itxaron du Europak aterki nuklearra zabaltzeko, eta ez da lehenengo tximista gainera. Aitortu dezagun hobe dela berandu egitea ezer ez egitea baino. Arazoa da, Espainian behinik behin, urratuz beteta dagoela aterkia.