Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Erlerik gabe… zer?
Atalak: Natura, Zientzia eta teknologia
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da hanka eta bururik gabeko apeta. Guk denok egunero jatea erleen menpe dago hein handi batean. Eta gero eta erle gutxiago dago munduan, ez jakin zergatik.
Internet izeneko erlauntzean apur bat ibilita topa daiteke batzuek Albert Einsteini egozten dioten esaldi hau: “Erleak desagertuta, lau urteren buruan desagertuko ginateke gizakiok ere”. Nik neuk ez dut uste ez esaldi hori Einsteinek esan zuenik, ez eta mundu hau erlerik gabe geratzeak hain ondorio katastrofikoak edukiko lituzkeenik gure espeziearentzat. Baina erne, kontua ez da txantxetakoa. Orain dela urte batzuk dakigu erleak desagertzen ari direla, eta ez dakigu zein den arrazoia. Pestizidei bota izan zaie errua –datorren astean zerbait esango digu horretaz Joxerra Aizpuruak, aldizkari honetako Zientzia atalean–, telefonia mugikorraren antenei ere bai… Batek daki. Baina desagertzen ari dira, desagertzen ari direnez. Ez hil, desagertu baizik. Garrantzitsua da ñabardura.
Baserri Biziara noa berriz. Bertan irakurri dut Europako Parlamentuaren arabera, elikagaien ekoizpenaren %76a eta landare-espezieen ugalketaren %84a erle ezti-egileen menpe dagoela. Gure jana eta biodibertsitatea, munduan gero eta urriagoa den erlearen esku. Edo hegal, nahiago baduzue. Ez da harritzekoa batzuek gizateriaren ondare izendatu nahi izatea; baina nola saihestu ondarea hondatzea, hondamendiaren zergatia zein den jakin gabe? Nik neuk Marta Saloña EHUko entomologoaren ahotik izan nuen kontu honen berri lehenbizikoz; hark aipatu zidanez, badaezpada hasita daude saiakerak zenbait euli espezie polinizazioan trebatzeko.