Sovietarren bost hamarkada 200 kliketan
Ez dakit bietatik zein izan den zeinen aitzakia, baina kontua da egun berean ikusi ditudala estreinako aldiz Bilboko Alondegiaren eraikin berritua eta Dmitri Baltermants argazkilari errusiarraren lana, eta gehiago gustatu zait bigarrena, bata nahiz bestea osorik ezagutzeko oraindik asko falta zaidan arren. Baltermantsi dagokionez behintzat, hark hamarkadetan egindako lanaren lagin txiki-txikia baizik ez du jasotzen, ezinbestean, SESBren 50 urte erakusketa honek. Berrehun argazki inguru,...
Read MoreArraina izan daiteke Fukushimako erradiazioaren garraiobide nagusia
Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. La...
Read More
Iruzkin berriak