Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Toxikomano ez hain errespetagarri baten abenturak
Atalak: Gizartea
Kaixo, Unai naiz eta tabakoaren mende nago. 80ko hamarkadaren erdian hasi nintzen erretzen, pipatzen, fumatzen; ez nago seguru garai hartan tabakoari droga esaten ote zitzaion. Ez nago seguru ere orain esaten zaion. Kalean ez behintzat. Tabakoa, alkohola eta drogak esaten dugu, boterearen hizkuntza geure egin dugu honetan ere, honetan batez ere, eta azkenean hizkuntzak ematen dio forma, erabiltzearen poderioz, ideologiari. Orwellek bikain erakutsi zigun 1948an, 1984n.
Kalean erretzen.
Hego Euskal Herrian indarrean sartu berri den legea medio goizeko 8etako kafea kalean hartzen dut orain, hotzak akabatzen, eta gauza hauetaz pentsatzen dut. Ez nau legeak behartzen kalera irtetera, nire adikzioak behartzen nau. Heroinarena baino 400, edo 200, edo auskalo zenbat aldiz indartsuagoa den adikzioa. Kristoren hotza behar da horri men ez egiteko. Hartzen ditudan droga guztietan –denak legearen barrukoak, badaezpada gure amama hau irakurtzen ari den– tabakoa da kontrolpean ez daukadan bakarra. 80ko hamarkadaren erdian ez zegoen hedabideetan gaur adina erretzaile pasibo, birika minbizi eta halako. 80ko hamarkadaren erdian errazago bihurtzen zinen tabakoaren esklabo, hamar urte lehenago yonki bihurtzea hain zaila ez zen modu berean. 80ko hamarkadaren erdian, estatuak tabako salmentari esker lortzen zuen dirutza handiagoa zen gaixotutako erretzaileak artatzeko gastatzen zuena baino.
Uneren batean desorekatu zen balantzea, eta orduan hasi ziren hedabideak sarriago esaten zientzialariek askoz lehenagotik zekitena: tabakoak kalte egiten dio osasunari. Eta zenbait lekutan erretzea debekatzen zuen lehenbiziko lege hura asmatu zuten. Gogoan datorkit garai hartan, orain dela bost urte inguru, ARGIAn idatzi nuen zerbait:
Orain bat urrats bat harago egin dute legelariek. Ohi bezala, estatuak droga kontuetan gurasoarena egiten du herritarrekin: kalte egin diezagukeenaz babestu nahi gaitu, guk ez baitugu, itxuraz, drogarekin harreman egokia eraikitzeko heldutasun edo ahalmenik. Tabakoaren kasuan, baina, ez dira ausartu euren filosofia orobat debekuzalearekin guztiz koherente izatera: ez gaituzte denok tabakoaz babestuko, erretzen ez dutenak baizik ez. Ez dute tabakoa legez kanpo utziko, tabernetatik kanpo baizik ez. Beste droga askorekin ez bezala, norberaren askatasunari zabalik utziko diote atea, tabernakoa besterik ez bada ere: nahi duenak erre dezala, baina aldamenekoa izorratu gabe. Agian badakitelako tabakoa legez kanpo utzita diru-iturri eskerga galduko luketela, baina horrek ez lukeela arazo sanitarioa konponduko, guztiz kontrakoa baizik: auskalo zer pozoi sartuko liguketen zigarroetan, merkatu beltzean erostera kondenatuta bageunde. Eta ez genuke haatik gutxiago erreko. Laburbilduz: sustantzia psikoaktibo guztiak –lagunartean “droga”– legearen barruan egon behar luketeneko arrazoiengatik ez du estatu-guraso Anaia Handiak tabakoa legearen kanpoan uzten, bere diskurtsoa zintzoa balitz egin behar lukeenez. Hipokresia kontzeptu abstraktua da, baina kasu honetan kopuru zehatzetan neurtu daiteke: Espainiako Estatuak 9.446,7 milioi euro bildu zituen 2009an tabakoari ezarritako zergei esker.
Tabakoari droga esaten ez diogun bitartean oharkabean-edo igaroko dira kontu hauek, eta toxikomano dagoeneko antipatiko honen hausnarketak, apika, ke artean galduko.