Qatar: putakumeak, baina geureak
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena du Qatarrek, hori ere ikasi dut gaur. Dirua...
Read MoreCastejón, Muskiz: arauak ad hoc
Gara egunkariak Jesus Mari Tomasi egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek. Hidrocantábrico enpresak Castejónen daukan zentral termikoa handitu zuenean, herriko etxeetatik 500 metro baino gutxiagora egin zituen hainbat eraikin, Garak...
Read MoreToxikomano ez hain errespetagarri baten abenturak
Kaixo, Unai naiz eta tabakoaren mende nago. 80ko hamarkadaren erdian hasi nintzen erretzen, pipatzen, fumatzen; ez nago seguru garai hartan tabakoari droga esaten ote zitzaion. Ez nago seguru ere orain esaten zaion. Kalean ez behintzat. Tabakoa, alkohola eta drogak esaten dugu, boterearen hizkuntza geure egin dugu honetan ere, honetan batez ere, eta azkenean hizkuntzak ematen dio forma, erabiltzearen poderioz, ideologiari. Orwellek bikain erakutsi zigun 1948an, 1984n. Hego Euskal Herrian...
Read More
Iruzkin berriak