Petronor
Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. Akaso, EAJren aldekoenei gehiago atzematen zitzaien...
Read MoreTorturaren berri ematea ukatu nahi dutenei
Badira aste batzuk iragarrita zegoela. Gaurtik aurrera, Xabier Makazagaren Manual del torturador español (Espainiar torturatzailearen eskuliburua) liburua osorik eta dohainik irakur daiteke Txalapartaren webgunean. Makazagaren lana irakurleengana ez iristeko zenbaitzuk egindako ahaleginek bultzatu dute neurri hori hartzera Tafallako argitaletxea. Hona hemen hartutako erabakiaren zergatiak azaltzen dituen Txalapartaren prentsa-oharra, hitzez hitz: Dagoeneko publikoa denez, Madrilgo egunkari...
Read MoreEsateke nituenak: UEMA
Interneten abantailetako bat da testuen luzerarekin malgu jokatzen ahal dela. Paperean idazten duena, aldiz, “ez dakit zenbat mila karaktere, eta ez zaitez pasatu mesedez” esaldi madarikatua entzuten ohituta dago. Ez pentsa hain erraza denik, niretzat ez behintzat, esan behar den guzti hori aldez aurretik ezarrita daukazun espazioan doitzea. Horregatik ez nuen hitz egin, UEMAri buruz azaroaren amaieran argitaratu genuen erreportajean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eta Iparraldearen...
Read MoreArtizarraren atmosfera eta klima aldaketa
1995ean Kimika Nobel Saria irabazi zuen Paul Crutzen izeneko zientzialari batek proposamena egin berri du Lurraren berotzea ahal den heinean gutxitzeko. Artizarraren atmosferan oraindik orain behatu diren fenomenoak ikusita, hobe Crutzenen ideia tentuz hartzea, momentuz behintzat. Sentsazioa daukat zenbat eta tramankulu sofistikatuagoak bidali espaziora, orduan eta agerikoagoa dela unibertsoaz dugun ezjakintasuna. Oraingoan, Artizarrak eman digu ezustekoa. Albo-alboan, apenas 108 milioi...
Read More
Iruzkin berriak