Toxikomano errespetagarri baten abenturak
Kaixo, Unai naiz eta drogen mende nago. Aurrekoan nire gameluarengana joan nintzen, hilean behin-edo joaten naiz. Nire gameluaren elkargokide zenbakia hau da: 48068xxx. Azken hiru zifrak lotsagatik ezkutatu ditut, ez segurtasunagatik: nire gamelua legearen barruan ari da. Berak ez dit zuzenean saltzen, egia esateko. Paper puska zuri-berdea ematen dit. Hori farmazian erakutsita, badaukat aldi baterako dosia: 30 pilula, zazpi gramo eta erdi. Normalean papertxo bi ematen dizkit, baina azken aldian...
Read MoreAdinez beherakoak eta espainiar telebista
Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: Qué ven los menores en horario de superprotección. Septiembre 2010 (Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut bideoa aurkitu, ez dute sareratu oraindik agidanez. Hala ere, gai berari buruz...
Read MoreEhizakia berun erara
Orain dela urte biko ildo beretik, espainiar CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek ohartarazi dute ehizarako erabiltzen diren berunezko munizioak ondorio kaltegarriak ekar diezazkiekeela animalia askori, gizakia barne. (Oharra: CSICen euskarazko bertsiora ipini dut lotura, baina %98 gaztelaniaz dago). Jakina da berunezko munizio batek, eta berunezkoa ez denak ere bai, arma batetik jaurtia izan eta ondorengo segundoetan animalia bat bete-betean jotzen badu, animalia...
Read MoreAi, Jaungoikoa!
Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)? Hasi aurretik, ohar bat: aipatuko ditudan kontuak ez dira berri-berriak. Badakit Interneten berehalakotasunak agintzen duela, baina zer nahi duzue, baserri giroak oraindik pisua zeukan herri ez oso handian jaio...
Read More
Iruzkin berriak