Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Euskal udalerrien izenei buruz (IV): Vera de Bidasoa
Atalak: Euskara, Gizartea
Dagoeneko Bera da Beraren izen ofizial bakarra.
Euskal herrien izenen kontu hau existitu ere ez zen egingo noizbait alde bateko zein besteko erdaldunek euskal izenak aldatzeari ekin ez baliote. Eta azpimarratzekoa da espainiarrek, horretan, zailago eduki dutela frantsesek baino, grinaz den bezainbatean biek urrezko domina merezi arren. Horren zergatia “jende gutxik dakien zerbait da: gaztelaniaren fonetika euskaratik dator, eta horregatik, besteak beste, bost bokal besterik ez dauka, eta ez zazpi, zortzi edo gehiago, beste hizkuntza erromanikoek bezala”.
Nahiago izan dut aurreko paragrafoko azken hitzak komatxo artean jarri, nabarmentzeko Mikel Gorrotxategik esan dituela, ez nik. Baieztapen potoloegia iruditu zait ARGIAko kazetari apal batentzat. Tira ba, gaztelaniadunak gure herrietara iritsi ziren, izendegi osoa goitik behera aldatzeko gogoz beteta baina gugandik hartutako fonetikaren zamarekin, eta ezin izan zuten gauza handirik lortu, ortografian ahalik eta triskantzarik handiena egiteaz harago. Horregatik ez dira gutxi frankismoan eta orain izen berbera daukaten Hegoaldeko herriak, bai letraz letra eduki ere.
Ez zuen Berak suerte hori izan, “b” bat pagotxa zen erdaratzaileentzat eta beste hainbat bezala “v” bihurtu zuten. Pentsa liteke “de Bidasoa” hori urrats bat gehiago egiteko grinak ekarri zuela: aprobetxa dezagun “vera”, gaztelaniaz, “ertza” dela, eta ibaia daukagunez bertan… Ez ba. Ez gaizki pentsatu. Arrazoi praktikoek eragin zuten Berari abizena jartzea (hori bai erdaraz, “Bidasoakoa” ez zioten jarriko noski, hainbesterako ere ez da): 1916an espainiar administrazioak lege bat sortu zuen estatuko herri bik izen bera edukitzea eragozteko. Garai hartan ez zegoen posta koderik, eta Burgoseko probintzian erruz zeuden eta daude Quintanilla izeneko herriak, adibide bat ematearren. Postari gaixoa, eskutitza zein herritara bidali asmatu ezinik ibiltzen zen. Hori saihesteko, herri guztiei, barruti judizialeko buru zirenei salbu, abizena ezartzea erabaki zuten. Vera bat bazegoen Almerian, baina barrutiko buru zen hura, eta gure Berari egokitu zitzaion isatsa eskegitzea. Azkenik, herrien izenei buruzko erreportajean oso modu laburrean adierazi nuenez, Bortzirietakoek epaitegietara jo behar izan zuten izen ofizial bakarra jatorrizkoa izateko, Nafarroako Gobernuaren erabaki bati kontra eginez. Bejondeiela.
Bihar: Errenteria, Azkoien eta Maruri-Jatabe
·Euskal udalerrien izenei buruzko erreportajea ARGIA aldizkarian