Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Internet eta Egiaren Ministerioa
Atalak: Hedabideak
Anaia Handia, hi bai azkarra!
Aspertuta zaude eta orain dela sei hilabete idatzi zenuen artikulua irakurtzen ari zara. Hara non, ortografia akats txiki bat aurkitu duzu, edo akats tipografiko ia oharkabekoa, ezer larririk ez, ez da absoluzio eske ibiltzera behartzen zaituzten hanka-sartze horietakoa. Inportanteena edukia da, aizu…
… baina ze demontre, Internetez irakurtzen ari zara zure artikulu zaharra, testu editorea zure esku dago, eta ez da ezer kostatzen… Minutu erdi baino gutxiago hartu dizu hutsa konpontzeak. Artikulua, orain, duela sei hilabete bezain bikaina da edukiz –hala uste duzu, zure inozoan–, eta gainera erabat garbia eta txukuna formaz.
Aurreko paragrafoko kontakizuna benetako gertakari batean oinarrituta dago. Are gehiago: ohiko gertakaria da, etxe honetan behinik behin sarri egiten dira halakoak. Hemerotekaren garai bateko zentzua, oraindik ere digitalizatu gabeko testuentzat badaukana, pixka bat desitxuratzen da: akats eta guzti irakurri zenuen artikulua atzo, eta gaur ez du akats hori, artikulu bera da baina jadanik ez da artikulu berdina. Hemeroteka lanaz baliatu nahi bazenuen hor akats bat zegoela demostratzeko, jai daukazu, ez bada, berriz diot, testu hori paperean jasota ere gelditu dela. Baina onerako denez… Eta gainera, “h”-a falta zen lekuan “h”-a jartzea ez da deontologiaren aurkako eraso larria, gehienez ere “hatxerapausoa”.
Zergatik aipatzen ditut tontakeria hauek? Bada, nire eleberri kutunenetako bat gogorarazten didatelako: 1984. Ahalik eta laburren esanda: Winston Smithek, nobelako protagonistak, Egiaren Ministerioan egiten du lan. Beraren zeregin nagusia hemeroteka etengabe egokitzea da, uneoro bat egin dezan momentuko egiarekin. Hurbileko adibide batekin esplikatzen saiatuko naiz, nobela osoa kontatu behar ez izateko: imajina ezazue Athleticek, halako batean, atzerritarrak fitxatzen hastea erabakitzen duela. Bada, Winston Smithen lana izango litzateke ordura arte hedabideetan gai horretaz idatzi dena manipulatzea, inork inoiz ezin esateko behinola Athleticek atzerritarrik gabe jokatu zuela, eta gainera harro zeudela horretaz, eta gainera ozenki aldarrikatzen zutela nekez aldatuko zutela jarrera. Smithen eta bera bezalako milaka inurriren eskuetatik igaro ostean, historiako egunkari guztietan ikusi ahal izango den gauza bakarra da Athleticek beti jokatu duela atzerritarrekin, eta beti adierazi duela publikoki zein ona den atzerritarrekin jokatzea.
1984 eleberrian, prozesu hori burutzeko egin beharreko lana eskerga da, informazio puskarik ñimiñoena ere Anaia Handiaren unean uneko diskurtso ofizialarekin bat etorri behar da, Anaia Handia ez baita sekula erratu… Normala, milaka esku behar izatea horretarako. George Orwellen garaian ez zegoen Internetik, eta 1984an (urtean, ez nobelan) kasik ere ez; berak deskribatzen duen prozedura… zelan esan, artisautzazkoagoa da. Idazleak jakin balu zer erraza den orain esaldi bat aldatzea, ezabatzea, gehitzea… Edo artikulu oso bat. Bale, badakit ez dela hain erraza hemeroteka manipulatzea; batetik, paperaren presentzia handia delako oraindik, eta Egiaren Ministerioa bezalako munstro bat antolatzea ia ezinezkoa delako (momentuz), eta bestetik, Internet bidez lan hori egitea ere ez delako makala, milaka ez baina ehunka langile beharko lirateke egun osoz jo eta fuego. Ahaztu gabe, noski, etikak gidatzen dituela gure bizitza, guk ortografia zuzendu bai baina besterik ez, e? Eta hala eta guzti, aizue, zer pentsatua ematen du…
PS 1: Barka “hatxerapausoa”-ren txiste txarra. Bihar damutu eta ezabatu egingo dut agian.
PS 2: Athleticzalea naiz.