Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Hamaika ikus-entzuteko jaio ginen
Atalak: Hedabideak
Europar Batasunak dio gehienez orduro hamabi minutuz eman daitekeela publizitatea telebistan, baina espainiar lege berriak hogei minutu baimenduko ditu. Spain is different!
Kostatu zaio, baina azkenik jaiotzear da Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Nagusi berria. Madrilgo Diputatuen Kongresuak ontzat eman du lege-aurreproiektua, eta hori berez ona dela esan beharko, ondo arautu gabe zegoen oihan ankerrean arauak ezartzea ona den heinean. Blog honetan, ordea, gehiago gustatzen zaigu alde ilunak nabarmentzea, jarraitzen gaituzuenok ondo dakizue. Ikus-entzuleen AUC elkarteak jakinarazi digu zeintzuk diren alde ilun horiek, eta horretaz hitz egingo dugu datozen lerroetan. Alde onak txalotzeaz beste batzuk arduratuko dira, ez izan zalantzarik.
Espainiako Estatuak ikus-entzunezkoen alorrean dituen gaitzez sarritan mintzatu naiz, garai batean sarriegi, psikoanalistak beste gauza batzuetaz ere idazteko gomendatu zidan arte. Hemerotekan pixka bat murgildu nahi duenak gidatxo bat aurkituko du artikulu honen amaieran. Horra iritsi aitzin, ikus dezagun zer lukeen hobetzeko espainiar lege berriak, berez dena baino albiste hobea izateko, AUCen iritziz betiere.
·Adinez beherakoen babesa:
Pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria emisio irekian ematea debekatuko du legeak. Hori aurrerapausoa izanik ere, legeak ez du jasotzen Europar Batasunak ezarritakoa, alegia, halako edukiak erabiltzailearen eskariz baizik ezin ikustea. Hitz batez, ohiko programazio-parrillatik kanpo egotea, nahi duenari VoD (eskariaren araberako bideoa) sistema bidez ikustea ahalbidetuz.
Bestetik, lege berriak jasotzen du adinez beherakoentzako babes indartu ordutegia, orain arte telebista kateen autoerregulazio-kodean baino ez zegoena. Ona, teorian, baina ikusita kateek zer erraz urratu duten autoerregulazio-kode hori, eta bestela ere legedia zein sarri ez duten betetzen, zigor handirik jaso gabe bide batez esateko, ikusteko dago neurri berriak zer hobetuko duen. Azken paragrafoa hau nire uztakoa da, ez AUCena.
Hirugarrenik, eta berriz heltzen diot AUCek esandakoari, legeak ez ditu behar bezala babestuko adinez beherakoak publizitatearen aurrean. Mugak jarriko zaizkio “ikuslearentzat kaltegarria izan daitekeen” publizitateari –gaur egun ematen diren spot asko sartuko dira izendapen horretan–, baina ez behar beste muga, nonbait. Hala, umeei zuzendutako iragarkietan fikziozko pertsonaiak amu bezala erabiltzeko debekua ez da behar lukeen bezain argia, esaterako. Bestalde, AUCen ustez legeak debekatu beharko luke hogei gradu baino gutxiago dauzkaten alkoholdun edariak gaueko 10ak baino lehen iragartzea, eta ez da hala izango. Alkohol gehiago dauzkatenen publizitatea, konparazio baterako, orain dela 30 urte dago galarazita aipatutako ordutegian.
·Publizitate emisioen iraupena:
Azken boladan kate pribatuen gero eta morroiago dirudien Madrilgo Gobernuak, hasiera batean, proposatu zuen gehienez 39 minutuko publizitate-emisioa egin ahal izatea ordubeteko. Zorionez, azkenik onartu den lege-aurreproiektuak hogei minutuan jarri du muga, baina ez da ahaztu behar europar legediak, oso aspalditik gainera, publizitaterako gehienez hamabi minutu dauzkala ezarrita ordubeteko. Beraz… Hori bai, TVEn iragarkirik ez.
·Kateen erantzukizuna:
Legaren alderdirik beltzena dugu hau, seguruenik. Telebista-kateek ez dute edukiko emititzen dutenaren inolako erantzukizun administratiborik. Aurreikusita dago legez kanpokotzat jotzen diren edukien emisioa eten ahal izatea, baina atzerapausotzat jo beharko da aldaketa, orain arte behintzat emandakoaren erantzukizuna –publizitatearena zein programazioarena– bai baitzeukaten kateek, nahiz eta ez nagoen oso seguru zertarako balio izan duen horrek. Gainera, sortuko den Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (bazen garaia!) ez du eskumenik izango publizitate kontuetan, eta gainerakoan ere ez dirudi lanerako askatasun handia utziko diotenik. Hartara, legeak nahikoa babesgabe utziko ditu kontsumitzaileak legez kanpoko publizitatearen aurrean, eta bestelako alorretan… ikusi beharko da, ikusle maiteok.
Antzeko gaiei buruzko Unai Brearen beste artikulu batzuk:
·Autoerregulazio Kodea: telezaborraren makillajea? (2005-11-6).
·Espainiako kate pribatuek publizitate lehiatik kanpo nahi dituzte telebista publikoak (2008-5-15).
·Espainiak bere ikus-entzunezko kontseilua nahi du (2008-6-12).
·Alderdi ilunak alkoholdun edarien publizitatean (2008-7-4).
·Telebista eta umeak: Espainiako Estatuak lehengo lepotik burua (2009-4-10).
·Telebista publikoa. Agintea nahi du aro digitalean (2009-4-12).
·Pornografia ez da denen begietarako (2009-10-7).
·Pornografia ez da denen begietarako… eta Madril ados dago (2009-10-14).