Bruce Willisek ere ez gintuzke salbatuko
Ez da nire asmoa inor beldurtzea, ez behintzat gehiegi beldurtzea. Baina onartuko didazue albiste hau, gutxienez, kezkatzeko modukoa dela: estatubatuarrek esan dute asteroide bat guregana etortzekotan, bestela ere nahikoa izorratuta daukagun planeta hau jotzeko asmo garbiarekin, jai dugula. Eta hori estatubatuarrek esan badute, mundua gaitz orotatik babesteko sortu zen herriak alegia, zer irtenbide geratzen zaigu gainerako lurtarrei, kezkatu edo beldurtzeaz gain, norberaren adorearen...
Read MoreErretiroa 60 urterekin izatea eskertuko luke ingurumenak
Espainiako Estatuan erretiro adina 67 urtean ezartzeko proposamenak sortutako erreakzio guztien artean, Ecologistas en Acción elkartearenak erakarri nau gehien: erretiroa atzeratu beharrean, aurreratu, 60 urtetan jarriz. Astero posta elektronikoz banatzen duen buletinean plazaratu du elkarte ekologistak kontra-proposamena, eta idatzi duen militanteak berak aitortu didanez, Madrilgo Gobernuak iragarritako asmoen aurrean erdi-presaka prestatutako erantzuna izan da. Boutade bat, kasik. Aditzera...
Read More
Iruzkin berriak