Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Urpeko harrobia
Atalak: Gizartea, Natura
Hondar erauzketaren aurka egindako kontzentrazio bat. Atzean ikus daiteke harea kenduko duten bi ontzietako bat.
Abenduan Petronorren koke plantari buruzko erreportajea kaleratu genuen ARGIAn. Orduan egin genituen elkarrizketetan, ekologistak kexu ziren Ezkerraldeak jasaten duen etengabeko zigorraz. Ordurako, izan ere, hasiak ziren beste mehatxu batengatik kezkatzen, behin grabagailua amatatuta aitortzen zigutenez: 300 futbol zelai betetzeko adina harea kendu behar dute itsas hondotik, La Arena hondartza dagoen inguruan. Eta azkenean gauzatu da, mehatxua. Beste borroka bat dagoeneko luzeegia den zerrendari eransteko.
Hamar milioi metro kubiko hondar, Santurtziko superportuaren zabalkundean erabiltzeko. Hori da portu-agintaritzak daukan proiektua. Dagoeneko lanean hasiak diren ontzi handi bi arduratuko dira gauzatzeaz, eta lehen fasean, urtarrila amaiera bitartean, milioi bi metro kubiko kenduko ei dizkiote itsas hondoari. Auzotar elkarteek, ekologistek, herritar soil batzuek… protestatzeari ekin diote azkar bai azkar, kasu honetan surflariak ere gehitu zaizkie, baina gehienbat aurreko protesta guztietan zebiltzan berak dira, geroz eta lanpetuago ikus daitekeenez.
Talde bat eratu da erasoari aurre egiteko, honelakoetan ohi denez: La Arenako hondartzaren desagerpenaren aurkako herritar plataforma. La Arena Bizkaiko hondartzarik bisitatuenetakoa da; Ezkerraldeko bakarra da, eta Ezkerraldean ez dira lau katu bizi. Bada, hondoko harea kentzeak, kostaldetik kilometro bateko distantziara dagoen hondokoa izan arren, hondartzaren egiturari eragin diezaioke, bertan dauden dunei besteak beste; hala salatu dute aurka agertzen direnek, Muskizko Ingurumen zinegotziak barne. Gainera, Bilboko itsasadarrak urteetan ekarri dituen gai kutsagarriak hondo horretan pilatuz joan dira, eta orain sortuko diren mugimenduek berriz ipiniko dituzte “zirkulazioan”. Jaurlaritzak propio egindako txostenak errepikatu egin du mila aldiz entzunda daukagun leloa: “Proiektuak ez du inpaktu ekologiko esanguratsurik eragingo”.