Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Profeta trakets baten iragarpenak (eta III): ezkontzak, dirua eta gerra
Atalak: Hedabideak
Futbolaren gerra, su-etenerako bidean?
Ipini diezazkiedan abizenak izenburua osatzeko erabili ditudan hiru hitzei, ea horrela bide batez argitzen dudan Espainiako telebistaren oilategiarekin zein lotura duten.
Ezkontza, noski, telebista-kateen artekoa da. Maiatzean onartu zuen Madrilek horretarako baimena ematen duen legea. Energia nuklearraren aldekoak oldarturik dabiltzan honetan, fusio-haizeak ditugu Espainiako 625 lerroen erreinuan ere. Inguruko estatu guztiek daukate ikus-entzunezkoen lege orokor bat; Espainian falta da, baina badator, prestatzen ari dira edo hala diote behinik behin. Bitartean, alabaina, Gobernu zentralak ez du geldirik egon nahi, eta hautsak harrotzen ari da sektorean, hainbat neurrirekin. Horietako bat, fusioak ahalbidetzen dituena.
Ezkontzak legezko, ezkontideak behar dira orain. Apustugile gehienek diote Cuatro eta La Sexta izango direla elkarrekin maiteminduko direnak. Beste aukera batzuk, Telecinco eta Antena 3 erraldoiak batzea esaterako, legeak berak ukatzen ditu, erraldoiegiak izateagatik hain zuzen. Cuatrok eta La Sextak, berriz, badaukate argudiorik bata besteari gustatzeko. Zer dote ipiniko du bakoitzak? Goazen erantzun bila bidaiatxo honen bigarren geltokira.
Dirua. LTDko zenbait eduki ikusteko ordaindu beharko duguna. Iazko urrian idatzitako erreportaje batean, profeta honek bazeukan iragarrita hala gertatzeko aukera asko zegoela; badugu harro sentitzeko arrazoirik behingoagatik. Madrilgo Gobernua LTDan ordainpeko kanalei atea irekitzeko urratsak egiten hasi berri da, eta erreakzioak berehala etorri dira. La Sexta, hasieratik neurri horren alde gehien borrokatu dena –horixe zuen apustua, eta horretarako aritu da buru-belarri futbol emanaldien eskubideak bereganatzen–, pozik agertu da, eta alde ilunen bat aipatzekotan “erabakia beranduegi hartu dela” aipatu du. Aldiz, kontra dago Prisa taldea. Ordainpeko LTDa akats handia da haien ustez, “ez baitago gizartearen eskaririk”. Bitxiena zera da: Prisa dela Cuatroren jabea. Ados egon ez, baina elkarrekin ezkondu bai. Nola liteke? A, bai, egia, bakoitzak zer dote ipini behar duen ez dugula oraindik esan. Tira ba, hurbildu gaitezen maitasun istorio honen benetako muinera.
Gerra. Futbolaren gerra, alegia. Esan dugunez, La Sextak partiduak emititzeko eskubideak erosteari ekin dio jo eta ke, eta gaur egun ia futbol talde guztiek haren eskutik jaten dute bazka. Hala ere, orain arte Mediapro taldekoek etekin eskasa atera diote inbertsioari. Partidu asko emanaldi irekian eskaini bai, baina patrikak dar-dar. Irtenbideetako bat, aipatu dugunez, ordainpeko LTDan edukiko du. Beste bat, futbola ordainpeko euskarrietan eskaintzen dutenekin akordioa lortzea. Eta akordioa dioenak, ezkontza dio. Cuatro Sogecableren zati da, alegia, oraintsu arte La Sextarekin borroka latzean ibili den komunikazio-taldearena. Futbola ordainpean emateko azpiegitura bikaina du, baina eskubideak galduz joan da. Laburbilduz: ezkontideetako batek edukia jarriko du, besteak edukiontzia, eta denon artean pagatuko dugu. Hala ere nahikoa ez balitz, lasai: itxura denez izen handiko zenbait bankuk ere parte hartuko lukete ezkontzarekin eratuko litzatekeen komunikazio-holding berrian.