Profeta trakets baten iragarpenak (eta III): ezkontzak, dirua eta gerra
Ipini diezazkiedan abizenak izenburua osatzeko erabili ditudan hiru hitzei, ea horrela bide batez argitzen dudan Espainiako telebistaren oilategiarekin zein lotura duten. Ezkontza, noski, telebista-kateen artekoa da. Maiatzean onartu zuen Madrilek horretarako baimena ematen duen legea. Energia nuklearraren aldekoak oldarturik dabiltzan honetan, fusio-haizeak ditugu Espainiako 625 lerroen erreinuan ere. Inguruko estatu guztiek daukate ikus-entzunezkoen lege orokor bat; Espainian falta da, baina...
Read MoreProfeta trakets baten iragarpenak (II): publizitate-itzalaldiaz
Ez ba, Rodriguez Zapaterok ez du TVEren desagerpena iragarri (irakurri joan den ostegunean blog honetan zer idatzi nuen). Momentuz bertako publizitatearena baino ez. Post honen izenburua egiteko erabili dudan esaldia irakurri nuen aurrekoan egunkari batean: publizitate-itzalaldia. Gustatu egin zitzaidan esamoldea. Itzalaldi horrek ekarriko dituen ondorioak ez dira, baina, askoren gustuko. Bigarren pasarte honetan beste kontu batzuez jardungo nuela esan nuen, ordainpeko LTDaz eta abar…...
Read MoreProfeta trakets baten iragarpenak (I)
Azken boladan lehia bitxi batean murgilduta nabil Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin. Berak ez daki, prefosta. Edo bai? Jokoa honela da: nik zerbait idazten dut espainiar telebista publikoaren etorkizunaz eta ZPren gobernuak, ia berehala, esandakoa baliogabetzen du, edo behintzat zaharkituta uzten. Onartu egin beharko dut: ez daukat etorkizunik prospektiba egile modura (a ze kontraesana in terminis!). Badaezpada, denbora pasatzen utzi dut nire hurrengo urratsa egin aurretik,...
Read More
Iruzkin berriak