Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Zapaterok iragarki gutxiago nahi du TVEn
Atalak: Hedabideak
Publizitaterik gabe, telebista publikoarenak egin dezake
Ez da hilabete igaro paperezko ARGIAn honako hau esan genuela: “Nicolas Sarkozy bat edukitzearekin amets egiten du beharbada UTECAk (Espainiako telebista kate pribatuen elkarteak). Frantziako presidenteak, berak bai, erabaki du telebista kate publikoetan ez dela publizitate arrastorik behar”. Bada, hara non Rodriguez Zapatero Moncloako maizterra Sarkozyren bide beretik abiatu den, nahiz eta, iragarri duenez bederen, ez duen hain urruti iristeko asmorik: publizitate asko kenduko da TVEtik, baina ez dena. Eta hala ere, gehiegi izan daiteke.
Publizitateagatiko sarrerak murriztea hain mehatxu handia da telebista publikoarentzat, non Espainiako presidenteorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak berak azpimarratu behar izan zuen, Zapaterok neurria iragarri eta gutxira, Madrilgo Gobernuak ez duela telebista publikoa zokoratu nahi. Baina nola finantzatu publizitate gutxiagorekin? Gobernuak ez du uste kate publikoen sostengu bakarra zergak izan daitezkeenik, beraz badirudi aukera bakarra frantziar ereduari jarraitzea izango dela honetan ere: telebista kate pribatuek eta telekomunikazioetako eta Interneteko operadoreek euren mozkinen zati bat eman dezatela. Horietako gehienek ezetz esan dute dagoeneko, ordea. Krisia dela, badutela nahikoa lan euren sektoreetan aurrera egiteko… Telebista pribatuek, UTECAn biltzen diren horiek hain zuzen, ez dute momentuz ezer adierazi; TVEk galduko duen publizitatea beraiek irabaziko dute, eta horrek emango dizkien etekinen kalkulua egiten ari dira, nonbait.
AUC kontsumitzaile elkarteak mesfidantza agertu du pribatuek etorkizunean izango duten jarreraz: “Gure ustez, uko egingo diote telebista publikoa finantzatzeari, zineari eman beharko lioketen dirua jartzera uko egiten dioten bezala, legeak horretara behartzen dituen arren”. Baliteke, AUCen aburuz, kate pribatuek beste formula bat proposatzea ere: beraiek ematea zerbitzu publikoko edukiak, horren truke diru-laguntza publikoa jasoz gainera. Hala, ez litzateke behar telebista publikorik. Horren beldur da, hain justu, AUC. Diotenez, Madrilek hartu duen ildotik segituz gero, telebista publikoa guztiz bazterreko eta minoritario bihurtuko da luze gabe, edo besterik gabe desagertu egingo da.