EHUko Zientzia Parkearen proiektua aurkeztu dute… berriro
2007ko amaieran aurkeztu zuten EHUren Zientzia Parkea sortzeko proiektua, maketa eta guzti. Orduko argazkian ageri diren lau pertsonetatik, hiru ez daude dagoeneko karguan: ezkerretik eskumara, eta ez gara posizio ideologikoez ari, aldameneko argazkian duten kokapenaz baizik, Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko errektorea sasoi hartan, eta Tontxu Campos eta Ana Agirre, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Industria Sailburu ohiak. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Aldun Nagusia da...
Read MoreEuskal olatuetan olatuena
Ikusiko zenuten egunkariren batean beharbada. Bertako Udaletxeak eskatuta, Mundakako (Bizkaia) ezker olatu ezin ospetsuagoari buruzko azterketa egin berri du AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak. Plazaratu duten txostenari gainbegiratua egin diot eta itxura txukuna dauka; ez naiz olatuetan aditua, baina iruditzen zait nekez esan daitekeela gehiago itsas uhin batez. Emandako datuak zehatzak izango direla pentsatzen dut gainera, AZTIn ez dituzte gauzak hala-hola egiten. Azterketa egin dutenek...
Read MoreZapaterok iragarki gutxiago nahi du TVEn
Ez da hilabete igaro paperezko ARGIAn honako hau esan genuela: “Nicolas Sarkozy bat edukitzearekin amets egiten du beharbada UTECAk (Espainiako telebista kate pribatuen elkarteak). Frantziako presidenteak, berak bai, erabaki du telebista kate publikoetan ez dela publizitate arrastorik behar”. Bada, hara non Rodriguez Zapatero Moncloako maizterra Sarkozyren bide beretik abiatu den, nahiz eta, iragarri duenez bederen, ez duen hain urruti iristeko asmorik: publizitate asko kenduko da...
Read More
Iruzkin berriak