Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Bilbo berriak pasealeku dotoreak besterik ez ditu behar?
Atalak: Gizartea
Garabiak Sestaoko La Naval-en
1985etik, Europako hainbat herrialdek -49k gaur egun- Ondarearen Europar Jardunaldiak antolatzen dituzte. Ez dago data finkorik, baina udazken aldera izaten dira, herrialde bakoitzak nahiago duen egunetan. Aurten, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Bizkaiko ordezkaritzaren bitartez, industria-ondareari eman nahi izan dio arreta. Bilbo bere burua edertzen dabil aro post-industrial honetan. Baina batzuen ustez, garabi eta fabrikek moldatutako paisaia, Ibaizabalen ertzek hain berezko duten koadro hori, bada berez ederra. Eta zalantzarik gabe, ondarea da.
Urriaren 18 eta 25ean, Ondarearen Europar Jardunaldien barruan, eta bide batez hilaren 6an Arkitekturaren Munduko Eguna ospatu zela baliatuz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak txango bi antolatu ditu. Autobusez, Bilbo Handia alderik alde zeharkatu dugu, Ibaizabal ibai hutsa den lekutik itsasadar handi bihurtuta dagoen lekuraino, mende batez inguru osoaren hauspoa izan den industria hurbiletik ikusteko. Ez pentsa abandonatutako pabilioietan eman dugunik goiza; bisitatutako leku gehienetan lanean dihardute, gaur, zapatua izanik, gehiegi igartzen ez den arren. Arazoa ez da bakarrik fabrikak itxi dituztela, behinola Ibon Aresok, Bilbok azken 25 urteotan nozitutako transformazioaren ideologo nagusiak, adierazi zigunez: kontua da orain askoz langile gutxiago behar direla lehengo gauza berak egiteko.
Iñaki Uriarte arkitektoa dugu gidari eta azalpen-emaile. Izan ere, bera da jardunaldion antolatzaile, bultzatzaile eta arima. Halako batean, Josu Ortuondo Bilboko alkate zenak behin esandakoa ekarri du gogora: “Hemen lehen ontziak egiten genituen, eta orain kultura egiten dugu”. Euskalduna ontziola egon zen lekuan esan ei zuen hori Ortuondok. “Orduan -aldarrikatu du Uriartek-, ontziak egitea ez da kultura ala? Jaso dugun herentzia industrial handia ez dugu txartzat hartu behar, nortasunaren, gizartearen eta kulturaren aldetik balio handia daukan erreferentziatzat baizik”. Ez da beti hala izaten, Bizkaiko Labe Garaiak izandakoen ondotik igarotzean Uriartek atsekabez gogoratu duen bezala. Lehengo hiru labetatik bakarra dago zutunik, eta zorionez, erakundeek berau babesteko asmoa dutela dirudi.
Uriarteri pasioa dario hitzetan. Haren jarduna ordu erdiz entzun duenak ezin du berriz pentsatu Sestaoko garabi erraldoiek ingurua zatartzen dutenik, Boluetan ibai ertzak betetzen dituzten amaigabeko poligonoek ikusmenari eraso egiten dietenik, edo Basauriko fabrikek Euskal Herriko txokorik itsusienetako bat osatzen dutenik. Edo behintzat, beste begirada batez begiratuko die. Edertasun soziala, esango luke Iñaki Uriartek.