Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Fernando Lugok badu lanik Paraguai “konpontzeko”
Atalak: Nazioartea
Paraguai: latifundistak jaun eta jabe eta nekazariak sutan
Gauza jakina zen Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak ez zuela erronka makala, Partido Coloradoaren 60 urteko agintaldian loratutako indarren aurka aritzea. Horren adibide zehatz bezain gordin baten berri eman digute Igor Olabarrietak, Jon Sanzek (Komite Internazionalistak) eta Martintxo Mantxok (Ekologistak Martxan), eskutitz baten bidez. Nekazaritzan mono-landaketa nagusi dela, paraguaitar laborariaren egoerak hondoa jo du, eta horri aurre egiteko mugimendua errepresio latza jasaten ari da, hainbat hilketa barne.
Olabarrieta, Sanz eta Mantxoren arabera beti ere, azken hamarkadan multinazionalek Paraguaiko nekazal lurrak eskuratzeari ekin diote, mono-landaketa eredua inposatuz. Pikutara autokontsumoan oinarritutako sistema eta pikutara nekazaria bera ere, mono-landaketak haren beharrik ez baitu. Gailu erraldoi batek lanpostua kendu diela eta, laborari askok lurrak saldu edo alokatu beste irtenbiderik ez du, non ez duten zuzenean lur jabe berriek kanporatzen. Lurra utzi arazteko presioa eskerga da: pestizidekin egindako fumigaziotik indar paramilitarren jazarpenera; hilketara, kasu larrienetan.
Nekazaria galtzaile, soja garaile. Bera da mono-landaketaren ikur nagusia, inondik inora. Paraguai da produktu horren seigarren ekoizlea munduan, lurraldez askoz handiagoak diren bost herrialderen atzetik. Iaz, nekazaritza-lurren %60 soja landatzeko erabili zen, gehiena transgenikoa. Gutunaren sinatzaileek gogorarazten dutenez, soja transgenikoa landatzeak pestizidak intentsiboki erabiltzea dakar. Baita debekatuta dauden batzuk ere. Ondorioak latzak dira: landatutako beste lur eremu batzuk erre, animaliak hil, ura kutsatu, gizakien osasuna hondatu. Abortuak, malformazioak, minbizia… Halakoak datoz pestiziden eskutik. Heriotzaren bat ere bai.
Esan bezala, nekazaritza eredu hauek errepresioa erabilita ezartzen dira. 1985etik 2005era 77 nekazari hil edo desagerrarazi zituzten; gaur egun kopuru hori 100eraino hazi dela uste da. Xehetasun gehiago aurkituko duzue Chokokue izeneko txostenean, sarean. Aurtengo apirilean Fernando Lugo hautatu zuten Paraguaiko presidente, eta horrek itxaropenak sortu zituen nekazariengan. Bistan geratu da ordea demokratizazio prozesuak, halakorik abiatu bada, bide luzea daukala oraindik egiteke. “Interes ekonomikoek argi erakutsi dute -diote Olabarrietak, Sanzek eta Mantxok- garesti salduko dituztela orain arte irabazitako prebendak”. Faktura, ohi denez, nekazariak ari dira ordaintzen beren larruz.