Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Espainiak bere ikus-entzunezko kontseilua nahi du
Atalak: Hedabideak
Belen Esteban
Europako mendebaldeko gehienek, AEBek, Kanadak, Australiak… munduan “inor” diren herrialdeek ikus-entzunezko kontseilua dute aspalditik. Espainiako Estatuak ez, eta horrek esplika ditzake egunero zenbait telebista-katek deontologiari eta etikari ematen dizkieten ostikadak. Programazioa gustukoa ez badugu telebista amatatzea besterik ez dugula egin behar erantzun diezaguke norbaitek, eta egia esanda behin baino gehiagotan entzun behar izan ditugu halakoak ahots ustez serioengandik, baina OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezko Edukien Behatokia) modu eraginkorragoan protesta egiteko eskubidea badugula aldarrikatu du berriki. Hots, pantailaratzen diguten zaborraz ozen kexu eginez. Haien ustez, ikus-entzunezko kontseilua behar-beharrezkoa da Espainiako Estatuan, lege urraketak behin betiko amaituko badira. ZPren gobernuak iragarria du haren sorrera, baina…
Hamarkadak dituzte Europako zenbait ikus-entzunezko kontseiluk, baina europar izan nahi duen Espainian orain ari dira egiten horrelako bat sortzeko lehenengo urratsak. Kate pribatuak “adin nagusitasunera” iritsi berri diren honetan -1990ean sortu ziren lehenbizikoak-, haien edukiak ezin desegokiagoak dira adinez beherakoentzat, baita telebista aurrean adinez beherakoak besterik ez dauden orduetan ere. Kontsumitzaile elkarteek, eta haurren alde dihardutenek, kontseilurik ez egoteari leporatzen diote hori batik bat. Itxuraz, PPren garaian gobernuak telebistekin eskuzabalegi jokatu izanari ere zor zaio zerbait, baina hori PSOEkoen ingurukoek esaten dute batez ere. Kontuak kontu, ikus-entzunezko kontseilua martxan da. Erkidego batzuek, tartean Nafarroak, badute eurena, baina eskumen bezain botere gutxikoak.
Eztabaida nagusia, hain justu, etorkizuneko kontseilu horren ahalmenen inguruan sortu da. Espainiar kate pribatuen elkarteak ekaitzaren aurretik zabaldu du aterkia: kontseiluak programazioaren edukia arautzeko eskumenik ez edukitzea eskatu dute. OCTArentzat, ezinbestekoa da kontseilu batek gaitasun hori izatea, eta are gehiago pribatuei dagokienez, haientzat, kate publikoentzat ez bezala, ez baitago inolako kontrol batzorderik. Eta halaxe agertzen zaizkigu zenbait “kazetari” kate horietako zenbait “eztabaidatan”: deskontrolatuta zeharo.
EB osorako berbera den legedia betetzen ez zutela-eta, gaiari lehenbailehen heltzeko eskatu zien telebista-kate pribatuei Zapateroren gobernuak, artean Aznarren altzariak Moncloatik atera gabe zeudela kasik. Erantzuna autoerregulazio kodea izan zen: ez dugu legea betetzen, baina legea bera baino zorrotzagoa den araudia ezarriko diogu geure buruei. Bitxia. Kode hori ongi ezartzen dela behatzeko ardura telebistek eurek bereganatu zuten ordea. Jakina, ez da betetzen ari, ez hori ez eta legedia ere. Anabasa honetan ordena jartzeko, zer hobe sheriff sobornaezina baino: Ikus-entzunezko kontseilua du izena, baina oraindik ez da iritsi 625 lerroen wild west-era. OCTAk gogorarazi egin du guztiz erakunde independientea izan behar duela, gobernuaren eraginetik kanpokoa, Lehen Munduan dauden gainerako guztiak bezalaxe. Eta zigorrak ezartzeko ahalmena eduki behar duela, emititzeko lizentziak ukatzekoa barne. Sozialistek halaxe egingo zutela hitz eman zuten azken hauteskunde orokorren aurreko kanpainan. Itzuliko al da Sesamo auzoa gure arratsaldeetara?