Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Telefonia mugikorra, zerbitzu unibertsal izateko bidean Europan
Atalak: Gizartea
Telefonia mugikorra finkoa baino zabalduago dago honezkero
Herritarren kezka nagusia eguneroko jana lortzea ez den herrialdeetan, telefonia finkoa zerbitzu unibertsaltzat jotzen da. Hala da behinik behin Europar Batasunean eta AEBetan, nahiz eta estatubatuarrek, zerbitzu publiko kontzeptuaren oso zale ez izaki, sarbide unibertsala esatea nahiago duten. Gauza bera da azken batean.
Herrialde horietan, legeak bermatu egin behar du nahi duen edonork telefonoa (finkoa) edukitzea, operadorearentzat errentagarria ez izan arren. Horrek sor ditzakeen diru-galerak estaltzeko, funtsak sortu ziren. Ustez, telefonia finko konpainia guztiek jarri behar dute hor dirua, nor bere merkatu-kuotaren arabera. Hala da AEBetan, esate baterako. Leku batzuetan, ordea, konpainia bakarra da funtsa elikatzen duena, teorian guztien ardura izan arren. Hori gertatzen zaio garai batean monopolioa zeukan Espainiako Telefonicari, adibidez.
Orain, badirudi Europar Batzordeak telefonia mugikorrera zabalduko duela zerbitzu unibertsal izendapena. Askok egin diote eskari hori, honezkero telefonia mugikorra finkoa baino zabalduago dagoela gogoraraziz. Telefonia finkoak goia jo du, itxuraz, eta inoiz iritsi ez den lekuetara ez da sekula iritsiko dagoeneko. Mendi tontorrean etxea egin eta telefonoa eskatzen baduzu, zerbitzu unibertsalaz zeuk ere gozatu nahi duzula aldarrikatuz, ase egingo dizute eskaria, baina eskuko telefonoa emanez. Eurentzat ere erosoago eta merkeago. Hortaz, telefonia mota biak maila berean jar ditzatela eskatzen dabiltza, han-hemen, sektoreko ahots ugari. Bide batez, Internet ere unibertsaltasunaren altzoan sar dezatela nahi dute askok, bidezko prezioan eta gutxieneko kalitatez. “Denok dugu Internet izateko eskubidea”, edo halako zerbait dio orain gutxi espainiar telebista-kateetan ikus zitekeen iragarki batek. Eskubidea, agian bai, baina ezin gauzatu. Arrail digitalak ez ditu Lehen eta Hirugarren Mundua bakarrik bereizten (ez dakigu Bigarrenean nola dabiltzan), herrialde aberatsetan ere dirua eduki edo ez edukitzearen araberakoa omen da artikulu hau irakurtzeko aukera.