Irisarriko plazatik
Irisarriko plazatik iparra markatzen aritu dira hainbat urtez EHZkoak. Aurton lehendabizikoz izan naiz eta gorpuztu dut apur bat EHZ. Eta lau berba egin nahiko nuke horren inguruan, atrebentzia handiegirik ez bada. 450 laguntzaile gazteren izerdiz eraikitzen da jaialdia. Eurek esaten duten moduan, EHZ bidaia bat da, bizitzen duzun aldi oro aldatzen zaituena. Tokiko mozkinetan oinarritzen da (xingarra, taloa, zikiroa, bertako garagarno, sagarno eta arnoak, eta sagar jusa!). Ekologismoa du...
Read More5 galdera (arraro) kale erabileraren neurketari jarriak
2021eko kale erabileraren datuak plazaratu dituzte orain dela ez asko. Horren inguruko jardunaldia ere egon zen Bilbon eta, goizean behintzat, han izan nintzen. Han entzundakoetatik (eta irakurrikotik edo nik zer dakit nondik), bost galdera arraro (ez dira denak nireak, eh?, kopiatzea zilegi da mundu honetan): Baga: zergatik da adin berekoen artean erabilera baxuagoa? Adinkidetasunak zerikusia al du hizkuntza ohituretan? Biga: orain dela urte batzuk erabilera esanguratsua izateko atalasea...
Read MoreMihigintzatik Marikobasora 5 minututan
Pasa den ostegunean, Bilbon izan nintzen, Biran, UEU festaren barruan. Orain dela aste batzuk jarri ziren nirekin harremanetan antolatzaileak Ikergazte modura parte hartu nezan. Eta UEUkoei ezin ezetzik eman, jakina. Gero etorri ziren zehaztapenak eta bost minutuko aurkezpen informala egin behar nuela esan zidaten. Ai ama! Hori da hori buruhaustea. Zelan laburbildu 5 minututan zeure tesia? Edo zer egin 5 minutu horietan? Irati Iciar (hau ere UEUkidea) egon zen Hala bedi irratian tesiari...
Read MoreZazpi aholku
Katalunian egon zen Catala sempre izeneko foro bat. Foro horrek zazpi aholku, zazpi agindu, zazpi konpromiso jartzen zituen mahai-gainean. Interesgarria iruditu zait horiek euskaratzea eta blogera ekartzea. Ea zer deritzozuen! Beti egiten dut berba guztiekin katalanez, duten aurpegia dutela, duten kolorea dutela. Salbuespena bakarra turistak dira, Baldin eta eskatzen badidate berariaz katalanez ez egiteko. Harrigarria da turistek zenbat ulertzen duten keinuak eta adeitasuna konbinatuz gero....
Read MoreBollera eta ahobizi
Aurreko batean, Marikobason dabilen herriko gazte batek retuiteatu zuen neska baten tuita. Han agertzen zen neska hori kamiseta batekin (espainolez, baina nik euskaraz emango dut): zure teoriari kalea falta zaio. Itzel gustatu zitzaidan eta Marikobasoko gazteekin zenbat ari naizen ikasten gogorarazi zidan. Bollera ahobizien testigantzak irakurrita, behin baino gehiagotan gogoratu naiz esaldi horrekin. Eta autokritika egiteko ere erabili beharko nukeela iruditzen zait (baina hori ez da gaurko...
Read MoreEz da bidea
Artikulu bat idatzia nuen. Eta bertan honako hau esaten nuen lerrokada batean: Ikasi eta irakasteko dinamiketan hizkuntzen eta hiztunen ingurukoak ere irakatsi behar dira, irakatsi uler bedi modu parte-hartzailean eta ez-hierarkikoan, mesedez. Eskolak bihurtu behar ditugu aktibazio linguistikorako espazioak. Horretarako, ezinbestekoa da gaitze soziolinguistikoa martxan jartzea (Izaro Arruti eta Sandra Pietrok egindako lana nabarmentzekoa da, han tresna asko agertzen baitira). Gordeta nuen...
Read MoreRegueiglobertso
Apirilaren 6an Korrika Deriotik pasatu zen (eta bere uriolan kilometro batzuk egin nituen). Eta hurrengo egunean hitzordua nuen Igorren, aspaldiko partez Regueibertso (oraingoan Regueiglobertso bihurtua) han zelako. Eta Sechu Sende eta Manolo Maseda lagun zaharrak ikusteko paradak ezin dira desaprobetxatu. Eta zer da Regueiglobertso ba? Ba, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko gazteen arteko elkartruke programa bat, inprobisazioak zeharkatuta. Gure kasuan, bertsoa, galiziarren kasuan...
Read MoreDoan
1981ean AEK-k euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatzen zuen (datua Zeinek esango zigun ikerketa-liburu ezin interesgarritik hartu dut, aurrerantzean ikerketa bera ekarriko dut blogera, sakon). 2022ko Korrikan ere aldarrikapen nagusi hori izan du AEK-k, 40 urte baino gehiago pasa diren arren. Tesia egiten ari nintzenean, hainbat pertsona elkarrizketatu nuen. Horietako batek, artez eta zehatz, esaten zidan euskararen aldeko borrokak erradikaltasun handiagoa behar duela. Eta nik esan nion ea...
Read MoreHitz-ekin
Korrika pasatu da eta emozio uholdeak piztu ditu han, hemen eta hor. Komunikabideetan denetariko erreportaje eta elkarrizketa, eta saio berezi, eta abar egin dira. Horietako batzuk segitu ditut (denak jarraitzea ia inposiblea da) eta nik bi nabarmenduko nituzke (aupamen berezia egin gurako nieke tokiko hedabideetako jarraipenei, biba zuek!). Batetik, Kanaldudek egunero egin duen programara. Artaxoa eta Errekaleor, Oztibarre eta San Inazio, Deierri eta Beasain, eta beste hainbat herri ezagutzeko...
Read MorePutzutik plazara
Aurreko batean ere blogeratu nuen Putzutik plazara podcasta. Oraingoan hirugarren edizioa plazaratu dute. 12 podcast egin dute euskararen iragan eta etorkizunari buruz, ikasleek egindakoak dira eta batzuk hobeak, baina denak nire ustez interesgarriak (eta gazteei buruz horrenbeste berba egiten den honetan, ba ariketa polita da gazteek ere zer esaten duten entzutea, ezta?). Ba tori 3. edizioko 12ak eta gozatu: 3.1 Euskaldun egiten gaituena. 3.2 Plis plas euskara 3.3 Bizi-iraun 3.4 Berritsuen...
Read More
Iruzkin berriak