Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen
Atalak: literatur apunteak
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen,
egunkarietan, irratietako albistegietan, tabernetan,
sare sozialetan, eta batik bat ETBko tertulietan:
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.
munduan zerbait gertatzen ari zen,
mugitzen, eraldatzen,
eta gu orduan,
eskoziar bihurtu ginen,
eta katalanak vasquitis-etik osatu ziren,
eta gu catalanitis-ak harrapatu gintuen,
amesgaiztoa zirudien, baina ez:
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.
munduan zerbait gertatzen ari zen,
mugitzen, eraldatzen,
eta Pablo Iglesiasek bira bat egin zuen latinomerikan eta Abya-Yalan,
eta bildu zen Evo Moralesekin,
Pepe Múgicarekin eta Rafael Correarekin,
eta telebistan sozialismoaz galderak egiten zizkioten,
Venezuelaz, Kubaz,
espaniar guztiek errenta unibertsal baterako eskubidea izateaz,
eta ETA kondenatzeaz,
mundu oniriko batean murgilduta nengoela zirudien, baina ez:
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.
estatuari gerra egiteak
porrotera ala berdinketa infinitora “ginderamatzanez”,
PNVrekiko gerra elektoral infinitoan murgildu “ginen”,
eta borroka armatua uztearen kalte kolateral bihurtu ziren
auskalo nola:
desobedientzia, nazio eraikuntza, krisi ekonomiko-sistemiko-kulturala,
euskara, hezkuntza, internazionalismoa, elkartasuna, sozialismoa, AHT…
zaborra salbatu zen ozta-ozta!
nagikeriazko lokamuts batean nengoela uste nuen, baina ez:
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.
egunero zen marmotaren eguna,
egunkarietan, irratietako albistegietan, tabernetan,
sare sozialetan, eta batik bat ETBko tertulietan,
kostatu zitzaidan konturatzea, baina
egunero zen marmotaren eguna,
egunkarietan, irratietako albistegietan, tabernetan,
sare sozialetan, eta batik bat ETBko tertulietan,
gehienok genekien egun guztiak zirela berdin,
baina gehienok egiten genituen itxurak,
nik ez nuen berehalakoan etsi nahi,
eta egunero sorginkeria nola puxkatu aritzen nintzen,
etxeko sofan,
etengabeko zilipurdietan,
ariketa onanistikoetan…
eta gau luze batean eureka! oihukatu nuen,
azkenean!
soluzioa argitu zitzaidan!
esnatu nintzen, ordea,
(ez naiz sobera orijinala, badakit):
ez-nintzen-ezertaz-gogoratzen!
eta? -galdetu zenidan-
eta prozesuak bertan jarraitzen zuen!