Grafikoetako iturrien zuzenketa Larrunen

Grafikoetako iturrien zuzenketa Larrunen

Gazte prekarietatea gai hartuta argitaratu dugu maiatzeko Larrun hilabetekaria. Euskal gazteriak gaur egun bizi dituen zenbait egoeraren grafiko esanguratsu batzuk sartu ditugu lehen zatian, ondoren lau gazterekin egindako mahai-inguruari sarrera egin nahian-edo. Gaindegiako kideek lagundu digute lehen atal horretan, baina paperekoan akats txiki bat egon da eta grafikoen iturriak ez dira agertzen edo daudenak okerrekoak dira. Beraz, lehenik eta behin barkamena eskatu nahi diegu Gaindegiako kideei, eta bestetik, noski, blog honetatik bada ere irakurleari zuzendutako datuak eskaini nahi dizkiogu.

Hemen duzue grafikoen zatia. Langabezia-tasaren bilakaera adinaren arabera. Euskal Herria 2008/2013 eta Enplegu-tasak adinaren arabera. Euskal Herria mugaren bi aldeetan, 2014 grafikoen iturriak hauek dira: Eurostat, INE, INSEE eta Gaindegia. Hego Euskal Herriko gazteen bataz besteko diru-sarrerak hileko, 2014 eta Hego Euskal Herriko gazteen lan kontratuen bataz besteko iraupena, 2014 grafikoen iturria berriz hau da: EGK (Espainiako Gazteriaren Kontseilua, CJE gazteleraz).

Bide batez, mila esker baita ere mahai-inguruan parte hartu zenuten Kattalin, Joanes, Onintze eta Endikari.

Eta oraindik irakurri gabe badaukazu edo etxean jasotzen ez baduzu ere, irakurle, hemen duzu Gazte prekarietatea. Frustraziotik burujabetzara Larrunaren sareko lotura.