Kattalin Sainte Marie: "Oso gogorra da barneratzea ez garela lehengora itzuliko"

Kattalin Sainte Marie: “Oso gogorra da barneratzea ez garela lehengora itzuliko”

Kattalin Sainte Marie

(Landibarre, 1992) Euskaldun Gazteria taldeko kidea. Soziologian lizentziatua eta lurralde antolaketa ikasketak bukatzear.

“Urte onak bizi izan ditugu, etorkizunik izateko ikasketak egiteko esan digute, baina nik beste gazte askok bezala oraintxe bukatuko ditut bost urteko ikasketak, eta benetan orain ezagutuko dut errealitatea. Ikastaroan izango naiz irailera arte, baina hortik aurrera zail ikusten dut lanik topatzea.

Gure generazioko gazte askorentzat oso gogorra izango da ohartzea eta barneratzea gauzak aldatu egin direla eta ez garela lehengora itzuliko.”

(Hau aurrerapen bat besterik ez da. Kattalin Sainte Mariek Gazte prekarietatearen inguruan egin dugun Larrun-eko mahai-inguruan hartu du parte, beste hiru gazterekin batera. Maiatzaren 26an aterako da, Argiarekin).