Onintze Goitiz: "Ortuondon aurkitu dut egiazko alternatiba"

Onintze Goitiz: “Ortuondon aurkitu dut egiazko alternatiba”

Onintze Goitiz Auria

(Bilbo, 1989). Etxebizitza, baratzea eta gaztetxea biltzen dituen Galdakaoko Ortuondo proiektuko partaidea.

“Ni gaztetan oso idealista izan naiz, eta beti imaginatu izan dut iritsi ezin nintekeen errealitate bat. Baina frustrazioa gainditzen den heinean, eta hori errealitatean gauzak eginez lortzen da, zuretzat egokia izan daitekeen zerbait sortu dezakezu. Nire kasuan, oso garrantzitsua izan da Galdakaoko Ortuondo gaztetxeko kide bihurtza. Nire burua aldatzeko ere balio izan du.

Aurretik ere aritu izan naiz autogestionatutako zenbait espaziotan, baina ez dut beste inon topatu egiazko alternatiba bat, nire bizitaren 24 orduetarako balioko didana. Hemen bai. Batez ere pertsonen artean oso harreman ona dagoelako, eta gauzak errotik aldatzeko gogoa”.

(Hau aurrerapen bat besterik ez da. Onintze Goitizek Gazte prekarietatearen inguruan egin dugun Larrun-eko mahai-inguruan hartu du parte, beste hiru gazterekin batera. Maiatzaren 26an aterako da, Argiarekin).

Ortuondo proiektuari buruz gehiago jakiteko ikusi Topatuk egindako bideo-erreportajea: