Ekingo diogu pribatizatu-ostu zaiguna berriz publiko bihurtzeari?
Sindikatu eta ezkerreko alderdien programetan irakurtzen dugun arren zerbitzu pribatizatuak ber-publifikatu beharra, hori zertan mamitzen den ez da askorik entzuten. Zaila delako… edo zerbitzu publikoak kontrata gehi azpikontrata bidez asetzea dagoenekoez gure ideologietan itsatsi delakoz. Aurrezki kutxekin egiten ari diguten lapurreta da pribatizazioaren adibide odoltsuena, baina aurretik joan dira beste mila. Nola hasi alderantzizko norabidean? Aste honetako Net Hurbilek adibide bat...
Read MoreARGIA Eguneko hazi bolak Zubietako maldetan udaberrian ernetzeko prest
Usurbilgo ARGIA Egunean Nendo Dango tailerrean hainbat haur eta helduren artean egindako hazi bolak dagoenekoz mendian daude, udaberrian ernetzeko prest. Usurbilgo ARGIAren Lagunek hartu dute haziz betetako pilotok Zubieta gaineko malda batean zabaltzeko lana. ARGIA Eguna baino lehen bildutako haziak (ikusi horiei buruzko informazioa hemen eta hemen) aste batzuetan lehortzen utzi ondoren, Nengo Dango tailerreko uzta bitan zatitu da. Bolen erdiak inguru, Zangozako ikastolako lagunek ekarritako...
Read MoreZero zabor, zero xahutze eta zero watio trantsizioan bizi den kanpin honetan
“Les coqs en pâte” kanpinean aterpetu gaituzte bi egunez La Roche-sur-Yon hirian (Vandée, Frantziako Estatua) Coloques Zéro Déchets jardunaldira gonbidaturik. Arroxelatik (La Rochelle) hurbil dagoen eskualde honetako militante ezkertiar beteranoei zor genien bisita, ez alferrik darabiltzagu gaur euskaldunok Saint Philbert eta Grosbreuil-en ikusitako zurezko etxolak hirietan auzo-konposta egiteko, Sakanako mankomunitateak inportatu eta hedatuta. Duela hamar urte Grosbreuilen...
Read MoreAlternatiba zabaldu da Baionatik Frantziako Estatu osora
Bizi! mugimenduak 2013ko urriaren 6an Baionan arrakastaz antolatutako Alternatiba (“Alternatiben herrixka”) dagoenekoz Hexagono osora hedatu da. “B” hizki eta guzti, inkluso batzuetan euskal kutsuko tipografia atxikiz, “Alternatiba” izeneko eta Baionan burutu zenaren izaera berdintsuko hainbat ekitaldi dago programatuta Frantziako Estatuan barrena ondoko hilabeteetarako. Irailean bertan, esate baterako, bi Alternatiba bilkura daude antolaturik Paris...
Read MoreTSn kateaturik gaude 2014ko maiatzaren 1ean
Arroako TS fundizioaren atarian triste mintzo den Anjelek (22 urte bertako buzo urdina jantzirik) bere larruazalean sarrarazi gaitu: “Gaurko gure helburua da ikusi dezala jendeak zer egoeratan gauden, gure nagusiek ikusi dezatela oraindikan gure enpresarekin sinesten dugula eta biabilidade bat nahi dugula, denek ikusi dezatela, hasi Jaurlaritza, Diputazioak, akzionistek, denek ikusi dezatela. Eta beste enpresa gaizki daudenentzako hau izan dadila bultzada bat ikusteko… egin...
Read MoreIparraldea trantsizio betean
Hegoaldeko ezkerraren eta abertzalegoaren agendan ez bezala, Iparraldekoan protagonismo berezia dauka Trantsizioak (T handiz). Ez da ez kasualitatea eta ez anekdotikoa izan Baionan joan den urrian Bizi! elkarteak antolatutako Alternatiba eguna. Ikusi ondoko egunetarako Xilabatik datozen aurrerapenak. Ostiralean Lapurdiko Urruñan Bizi!ren Larrun aldeko batzordeak bilkura irekia antolatu du Cultures en Transition filma estakuru harturik: “Bertokiratzea eztabaidan Urruñan“. Hona...
Read MoreAHT: Frantzian SNCF tren zerbitzu publikoa autobusak sustatzen
Urtarrilean plazaratu zuen Net Hurbilek “AHTk hiltzen du Europan ehun urtez osatutako tren sarea“, oinarriturik Kris De Deckerrek egiten duen Low Technology Magazinek plazaratu “High Speed Trains are Killing the European Railway Network“artikulu txit gomendagarria (frantsesezko bertsioa ere bada: “La grande vitesse est en train de tuer le reseau ferroviaire europeen“. Orain magazine berak ezagutarazi du California Rail News aldizkariak (AEBetan trenbide...
Read MoreAlternatiba usaindu da Baionan
Bizi! mugimenduak antolaturik atzokoan Baionan klima, ekonomia, ingurumena, energia, elikadura eta, ororen buru, jendeen bizia mehatxatzen dituen krisi sistemikoaz esan diren guztien mamia “trantsizio ordenatua” ideiak laburbildu lezake. Ezer ez denez gehiago izango berdin, edo aurkitzen dugu gaurko sistema bordeliko hau gaindituta antolamendu burutsuago iraunkor bat antolatzeko modua, edo kolisiora goaz. Ba ote da indarrik trantsizio hori eraikitzeko? Atzoko antolatu...
Read More
Iruzkin berriak