Kepa Ordoki (eta 2): Txomin Iturberen eta Galindoren arteko mezulari
LARRUNek 1988ko udazkenean plazaratutako “Kepa Ordoki, gudarien komandante: “Santoñakoa baino Bilbo entregatzea izan zen grabea” elkarrizketa luzeak, abertzale zaharraren bizipen ugariak jorratu ostean, azken orrialdeetan bildu zuen 1985koa izan behar duen negoziaketa ahalegin bat ETAren borroka armatua gainditzearen inguruan. Ordokik “Le Monde” egunkarian eta “Punto y Hora” astekarian aurreratuak zituen elkarrizketaren pasarte honetan kontatuko zituenak....
Read MoreKepa Ordoki (1) eta Gernika Batailoia: 1988ko elkarrizketa LARRUNen
Joan den asteko ARGIAn “Gernika Batailoia: Euzkadiren askatasuna amets, nazien kontra borrokan” erreportaje ederra eskaini digu Haritz Rodriguezek: “Gernika Batailoiak Pointe de Grave naziengandik askatu zuela 70 urte bete dira. 1945eko apirilaren 14an Kepa Ordoki komandantearen agindupean abiatu zuten oldarraldi epikoa euskal soldaduek; hiru aste geroago Berlin errenditu zen”. Gai horri lotutako lekukotza bat da hemen orain aurkezten duguna: LARRUN aldizkarian 1988ko...
Read MoreAuschwitz+70: holokaustoaz garaiz baina alferrik abisatu zuen hura
Auschwitzen astea oraingoa. Espektakuluaren kulturak bazka behar duenez, atzoko Ebola ahaztu eta nazien holokaustoa jorratzen da egunokaz, heldu den astean izanen da beste katastroferen bat. Rafael Poch kazetari bikainak, La Vanguardiak orain Parisen daukanak, gorde beharreko kronika laburrean bildu du Europako pasarte beldurgarri hartaz egiten ari den manipulazioa: “Auschwitz y la “Ostpolitik” de Bruselas“en hasieran dioenez, “Ukrainako hondamendira eraman duen politika...
Read MoreIKko militanteak mintzo: “Génération des autonomistes basques”
FR3 kate publiko frantsesak eskaini du dokumentala astelehen gauean: “Génération des autonomistes basques“. 51 minutuko bideoa dagoenekoz Youtuben ikus daiteke eta bertan beren militantziaren lekukotasuna eskaintzen dute Iparretarrak erakundean aritutako ekintzaileek. IKko kideez gain dauden beste lekuko bakarrak dira erakunde beraren inguruko Herri Taldeetakoak izanak eta Frantziako Gobernuaren hiru goi funtzionario. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin azken 40 urteotan...
Read More1914ko uda hura: “Gerla behar badugu, doala gerla. Biba Frantzia!”
Susa argitaletxekoak Armiarma proiektuaren barruan serie ederra eskaintzen hasi zaizkigu uda honetan: “Gerla Handiak 100 urte“. Nola kontatu zuten 1914tik 1918ra arteko odol-hustea Iparraldeko Eskualduna eta Hegoaldeko Euzkadi aldizkarietan. Armiarmaren asteroko piluletan zati txikiena Euzkadin Ebaristo Bustintza Kirikiñok idatzitako ohar laburrek betetzen dute; Hegoaldea ez zegoen gerran, izatekotan ere denborarekin etekina atera zion Europa suntsitu zuen sarraskiari, alde...
Read MoreSanti Auzmendi hil dela
Errazegi ahazten dira gauzak. Guk ez daukagu ahazteko Santi Auzmendi. Maiatzaren 22an hil zen, kasik bezpera arte kaleetan barrena lasterka zebilen 73 urteko jostun lazkaotar donostiartua. Jostun diogu berak bere buruari hala deitzen ziolako, “Auzmendi. Sastre“, baina ez zetorkion handiegi moda-sortzaile. Zenbait iritzi eta bizitzako pasarte kontatu zizkion Amets Arzallusi 2006an. Baina euskal prentsa 1970ko hamarkadan ezagutu duenak aspalditik daki Auzmendiren berri. Zeruko...
Read MoreIgandean Walter Luyten omenduko dute Lapurdiko Sokoan
Apirilaren 13an Walter Luyten Flandriako politikari hil berriari omenaldia egingo diote Sokoan (Lapurdi). Igande honetan, 16:00etan meza ospatuko dute eta ondoren omenaldi xumea egingo zaio urtarrilaren 27an 73 urterekin hil den Luyteni. Ikasketaz historialaria, Flandriako abertzaletasunaren berpizte lanetan gizon garrantzizkoa izan zen bere gazte denboratik, Volksunie alderdi nazionalistaren sortzaile eta herrialde hartako historiaren eta kulturaren aztertzaile. 1960ko hamarkadan Luyten, Willi...
Read More
Iruzkin berriak