Non zabiltz, G.O.G.?
Zure solasen bila Konplizea Kabrita Dentista Zure begi pikaroen galdezka Gatoz G.O.G. Maskarari gainez egiten zion Barren bero hura Uda betean jela beltzak Izoztu zuen zitroina Igitaiak bigarren aukera Ukatutako esku leunak Arrastorik utzi nahi-ezta Bihotzak zulaturik Hernanin Errenditu zara Isil Garagartzara Zure marfil hura Gure ahotan txertaturik
Read MoreFukushima: aterberik gabeko eskaleak, deskontaminazioan langile
Abenduaren azken egunean Reuters agentziak zabaldu du Mari Saito eta Antoni Slodkowski kazetarien kronika zorrotza: “Special Report: Japan’s homeless recruited for murky Fukushima clean-up” (Informe berezia: Japoniako aterperik gabeak kontratatzen dituzte Fukushimako garbiketa lan ilunetarako). Informazio aberatsez betetako argazkiez gain bideo zirraragarria ere eskaini dute: “Plight of homeless in Fukushima cleanup” (Fukushiman garbiketa lanetan ari diren etxerik...
Read MoreAHTk hiltzen du Europan ehun urtez osatutako tren sarea (Net Hurbil)
Aste honetan paperezko Net Hurbilen “AHTk hiltzen du Europan ehun urtez osatutako tren sarea“. Tren lasterra saldu zaigu hegazkin kutsatzaileak ordezkatzeko alternatiba iraunkortzat eta tren sare zaharra modernizatzeko tresna moduan. Kritikoek diote alderantzizkoa ekarriko duela. Ekarriko? Dagoeneko bistakoak dira AHTren ondorio kaltegarriak: entzun Europako tren sarean barrena luzaz mugitu den adituari. AHT ereduko tren laster bat sartzen den lekuetan beti eragiten du beste...
Read MoreSiriako munizio kimikoa Tarragonan erraustu dezakete
Kataluniako Tarragonan, Constantí herrian, Grecat enpresak daukan errauskailuan tratatu ditzakete, erre esan nahi baita, Siriako gobernuak entregatutako arma kimikoak. Zenbait komunikabidek bildu du gaur albistea, tartean La Vanguardia egunkariak (“La incineradora de Constantí estudia tratar residuos de las armas químicas de Siria“), nahiz eta egunkari berari gero Generalitateak ezeztatu dion albistea: “El Govern descarta que vengan a Catalunya los residuos sirios“....
Read More
Iruzkin berriak