‘Foray 48B’ pinuentzat… eta guztiontzat
Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz. Hemerotekan erreparatuz gero, duela lau hilabeteko kroniketako batzuek –Noticias de...
Read MoreGipuzkoako natur talde eta ekologistak haserre Aldundiarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta egin dutela natur talde eta ekologistek 2013ko urrian? Sinesgaitza, ikusirik hondakinen errausketaren edo Pasaiko kanpoko portua bezalako azpiegitura erraldoiei aurre egiteko zer buruhauste darabilzkien Diputazioak. Baina posible da, antza, arazorik zailena askatzea lortzen ari dena korapilorik errazenean katramilaturik gelditzea. Dena dela, oharrak aspaldi zeuden emanak. Berdeak, Ekologistak Martxan, Eguzki, Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea,...
Read MoreIstripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke (1)
ARGIAk Interneten ostegunean jarriko duen 2359. zenbakiaren Net Hurbil atalak lerroburu horiek daramatza: “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke”. Iturri fidagarrietan oinarritutako informazioa da, gure artean oharkabean pasatzen ari dena. Lehenbiziko aldiz Frantziako erakunde publiko batek eskaturik bi ekonomialarik zehaztu dituztelako erreaktore nuklear baten istripu handi batek sortuko lituzkeen kalteak. Three Mile Islanden (Harrisbourg, AEB) 1979an gertatutako...
Read MoreEuskararen eta zaborren kudeaketak
Bizkaian eraiki duten TMBak hondakinen kudeaketari dakarkionaz ari zen Bizkaiko zaborren formula kronika. Horrek euskararen erabilerarekin eduki ditzakeen parekotasunez M.E.k ondoren doazen lerrook bidali dizkit, talkual utzi ditudanak. “Honek denak hizkuntzaren (euskararen) erabilerarekin gero eta antz handiagoa dauka. Esan nahi dudana da, gizartean zabaldu den mezua edo diskurtsoa dela norbanakook ez dugula ahalegin edo esfortzurik txikiena ere egin behar gizartearen onerako....
Read MoreBizkaiko zaborren formula
Bizkaiak azpiegitura berri bat dauka gaurdanik lurraldeko zaborrak tratatzeko: Arraiz mendian eraikitako TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa) delakoa. Albistea Berriak titulatu du “TMB plantara helduko den zaborraren %80 erraustuko dute”, Garak “Bizkaia inaugura una planta biológica que reducirá los residuos para la incineradora”, Deiak “Bizkaia le saca chispas a su basura“, El Mundok “Bizkaia tratará 180.000 toneladas de basura en una planta puntera en Europa“....
Read MoreIkusiko ez dutenei
… kantatu zien Raymond Lévesque kanadatarrak “Quand les hommes vivront d’amour“, gero euskaraz Joseba Tapiak eman zuena Quebec diskoan, euskaraz “Maitasuna helduko da” ipinita. Lévesque ez zen gutaz ari, bigarren mundu gerran ari den soldaduaren sentipenak biltzen ditu. Abesten ahal genuen Diputazioan torturaren kontra egindako agerraldian Mikel Zabalzaren, Joseba Arregiren eta Gurutze Iantziren senideekin. Berdin Mikel Arrastiaz gogoratzen garen aldi oro....
Read MoreEz ahaztu 2003ko otso-hila
Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain...
Read MoreFukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak (bideoa)
Ostegunerako etxeetan egongo den ARGIAren Net Hurbilek (Walt Disneyk irakatsi zigun maitatzen ‘Gure lagun Atomoa’) bukaera aldean aipatuko duen Ian Thomas Ashen A2 dokumentalaren trailerra da hemen eskaintzen duguna gaur. Kna60 delako batek ingeleseratzen ditu japonieratik; Fukushima-over-blog egiten duen Pierre Fetetek gehitu dizkio frantsesezko azpitituluak. 2011ko martxoaren 22ko irudiekin hasten da, Fukushimako hondamendia hasi eta 12 egun urritara. Erradioaktibitate gaietan...
Read MoreTxitxardin beltzak
Ez digute esan Aginagakoak ziren txitxardinak, o sea angulak, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko nagusiek Ahaldun nagusia buru zutela Inbertsioetarako Europako Bankuaren hiru goi kargurekin bazkaldu zituztenak Donostialdeko restaurant batean, ospatzeko goiz hartan lotua zutela hondakin giputzek behar ei zuten errauskailuarentzako finantziazioa. Angulak codium izeneko zera exotikoarekin eta gehiago ere bai, hala nola Garak erakutsi menuaren fakturak euskal sukaldaritza berriaren trending topic...
Read MoreZarama insolidarioak
“Ez opa lagun hurkoari zeure buruarentzako nahi ez duzuna” erakutsi omen zuen duela 2.000 urte kristauen fedea sortu zuen profetak. Ez bide da hain erreza, ordea, gizakiaren gene egoista domestikatzea. Elizara txintxo doanari ere barrutik ateratzen zaio platanoaren mamiari kosk egindakoan azala auzoaren ezkaratzera botatzea. Insolidaritatearen apologetak dabiltza 2013an ingurukoei burua berotzen ez dezaten onartu nork bere hondakinak txukun sailkaturik entregatzea biltzaileei. Hau...
Read More
Iruzkin berriak