Fukushiman desagertu direnak: langiletzat infiltraturiko kazetariaren salaketa
Japoniako Gobernuak Fukushimako erreaktoreak (baina oraindik han erreaktoreak badirela esan liteke, haien barrunbeak funditu ostean?) hotzean egonkortu dituela aldarrikatu duen garai beretsuan, Tomohiko Suzuki kazetari independienteak ostiralean eman zuen irakaspenez beteriko prentsaurreko bat, Former Fukushima plan worker – press conference bideoan osorik ikus daitekeena, bere gehienean ingelesezko itzulpenez horniturik. Suzuki kazetariak lortu zuen 2011ko udan Fukushimako zentralean...
Read MoreDaniel de Rouleten “Ez duzu deus ikusi Fukushiman” plazaratu dute Durangon
Iruñeko Cenlit-Denonartean argitaletxeak, Stéphane Hesselen Haserretu zaitezte! arrakastatsua euskaraz eman zuenak berak, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrari buruzko liburu beroa plazaratu du orain: Daniel de Rouleten Ez duzu deus ikusi Fukushiman. Jatorrizko frantsesez Tu n’as rien vu à Fukushima izenburua daramalarik, gaztelaniaz eta beste zenbait hizkuntzatan titulutzat eman dioten Fukushima mon amour euskaraz bigarren lerroburuan ipini diote. Inma Erreak egin dio euskarazko...
Read More
Iruzkin berriak