Sustraiak enborra bihurtzeko prest
“Gu sortu ginen embor beretik, sortuko dira besteak, burruka hontan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak” dio Xabier Letek idatzitako eta beste askok abestutako irmoak. Amaituezineko guda, bizitzaren egunerokotasunetik, gizartearen alorrera daraman hitzen arteko bataila dela esan dezakegu. Bizitzan, futbolean bezala, eguneroko borrokak hastera behartzen zaitu, eguneroko metamorfosi eta ikasteko prozesuan. Bide horretan aurkitzen dugu Einar gaztea,txuri urdinez jantzita sendo hasten doan...
Read MoreBizi poza
Brasil izan daiteke munduko lekurik beroena, non dantza, kapoeira eta eguzkia elkarrekin jolastera ohituta daude. Fabela, plaza, hondartza edota makro hirien zirrikituetan ondo pasatzeko grina sorleku bihurtu daiteke edozein momentutan. Futbolean ere nabari izan da sarritan, bizitzaz inhhauteri bat egiteko gogo horiek, ez da kasualitatea Ronaldinhoren irrifarrea, Denilsonen bizikletak, Romarioren driblina, Juninhoren magia. Partiduetara ondo pasatzera joaten zirela zirudien, irabasteko presio...
Read MoreZugatik abestuko dugu Aitor
Gaur dela 18 urte, ordura arte Euskal Futbolean bizi izan genuen zauririk handiena ireki ziguten. Garai horretan sentitu nuen mina, eta soilik amorruak ematen dituen botaka egiteko gogoak nabari ditzazket gaur. 1998ko abenduaren 9an, Aitor Zabaleta Erreal zaleari bizitza lapurtu zioten. Egun horretan, berdin ziren koloreak, kamisetak, zelai orlegiak edota txuri urdin maiteak, berdin ziren abestiak. Berdin ziren finalak, berdin ziren irabazitako tituloen metal puskak. Abestu eta dantzatzeari...
Read More
Iruzkin berriak