Ray Apache
Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
- 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
K.O-ra iritsi arte
Atalak: Sailkatu gabea
Inpernutik zerura, porrot egitetik, egundoko garaipena lortzera. Honetan, nola Vardy Leicesterreko jokalariak, gartzelatik Premier Leagueko errekor bat lortzera igaro zuen kontatuko dizuet.
Jamie Richard Vardy 1987 an Ingalaterrako Sheffield hiri industrializatuan jaio zen. Aurrelari bezala jokatzen, Wednesday taldeko harrobian eman zituen bere lehenengo ostikadak. Baina 16 urterekin kaleratu zuten, baxuegia omen zelako.
Geroztik, futbola uztea pentsatu bazuen ere, jarraitu izan zuen baloiaren atzetik. Ingalaterrako 5°mailatik igaro zen, gero 3º, 2º… sartutako gol kopuru ikaragarrietaz aparte, bere izaeragatik beste guztien gainetik nabarmendu zen. “Ez da nekatzen” “lehenengo minututik 100% ematen du, zekulako borrokalaria da” diote Jamieren entrenatzaile ohiak.
Baina hazkunde profesional horretan, zekulako harria aurkitu zuen bidean. Larunbatetan partidak bukatu ostean, juergan joateko ohitura zuen, hori eta lizkarretan sartzeko joera ere. Imaginatu dezakezuenez, honek ez du onurarik, eta astelehen baten epaiketa baterako deialdi batekin esnatu zen. Errudun deklaratu eta kartzelaren orkatilako bat 6 hilabetez eramatera kondenatu zuten.
Ahopeka zigorra onartu eta jarraitu zuen futbolean. Partidak bukatu bezain laster, gurasoek etxera eraman behar zuten, epaileak markatutako ordutegiak betetzeko. Zenbaitetan, etxetik kanpoko partiduak zirenean, ordu bete soilik jokatu zezakeen, arratsaldeko 6ak bete baino lehen “justiziak” finkaturiko eremuan egon behar zelako. Lehenengo Mari Errauskin konplexudun futbolaria?
Eskarmentutik ikasi ondoren, borroka soilik zelai barrura mugatzea erabaki zuen. Horregatik egun, “Azeriekin” 9 partida jarraian darama golak ospatzen, soilik Van Nistelrooy ahalguztidunak 10 partida segidetan sartu izan ditu golak. Zerbait ikaragarria, soilik kirol honen super izarren eskura dagoen egitandia dugu hau.
Lortuko ote du gure aurrelari “makarrak” 10 golekin errekorra berdintzea? Edo gainditzea ere? Filme bateko gidoia dirudi, baina Vardyk erakutsi duenez, ezer ez da ezinezkoa K.O-ra iritsi arte borrokatzen dutenentzat.