Zergatik ez?
Sarritan, bizitzaren zentzuari buruz hausnarketa sakonak egiteko joera dugu, ta nire ustez, Alexander Neil maisuak zihoen bezala, zoriontasunaren inguruan orbitatu beharko genituzke gure sateliteak.
Horretarako, formula matematiko erreza dugu:
(Maite ditugun pertsonak hurbil izan) + (zaletasunak landuz, ametsak aurrera eramaten ahalegindu) = ZORIONTASUNA*
Eragiketa horren ondorioz, heldu naiz zuen begietara. Zergatik ez nuen batuko beraz, futbola eta aldaketa soziala? Opio Errebeldea izan da erantzuna.
Bloga jaio eta gero, beste galdera bat etorri zitzaidan burura, zergatik ez diot gehituko, bariante berri bat ekuazio miresgarri horretara? Horregatik, maite dudan musika estiloarekin, Opio Errebeldearen soinu banda aurkeztuko dizuet, “Japo Salad Entertainment”ekin grabatutako bideokliparekin batera.
Datorren astetan, informazio gehiago izango duzue.
Zergatik ez? Horiek zuen barrenetik atera, eta matematika eragiketari emaitzarik onenena bilatu. Hau da, friki zoriontsu baten aholkurik onena.
ERREBELDEAK IZAN!!
Zain geratuko gara!
Laisterrrrrr!!!! jejejejej ; )