Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Turbanteduna katalanez hitz egiten entzun eta besarkatu egiten dute”
Atalak: Hizkuntzak
Gagan Deep Singh Khalsa Puigdemonten eskutik Martí Gasull Saria jasotzen. Argazkia: Marc Puig i Pèrez.
Gagan Deep Singh Khalsa indiarrak bederatzi urte daramatza Katalunian. Hango sikh komunitateko bozeramalea da: “Ez dugu katalana ikasi beharrezkoa delako, bizi zaitezke gaztelaniaz. Nahi dugulako eta ilusioa egiten digulako ikasi dugu”.
Kataluniako hainbat hedabidetan elkarrizketak egin dizkiote, ezaguna egin baita Plataforma per la llenguak katalana bultzatzeko egiten duen Martí Gasull Saria irabazi duelako. Gagan Deep Singh Khalsa Indiako Punjab lurraldekoa da, badaki zer den bertako hizkuntza arriskuan izatea, punjaberarekin hala gertatu zaie. Ulertzen du katalanek turbanteduna katalanez hitz egiten entzuten dutenean sentitzen duten poza.
Ondoko lerroetan El Punt Avui hedabideak egindako elkarrizketa euskarara ekarri dugu.
Martí Gasull IV. Sariko finalean izatea espero al zenuten?
Ez genuen espero, eta oso pozik eta eskertuta gaude. Ez dugu katalana ikasi beharrezkoa delako, bizi zaitezke gaztelaniaz. Nahi dugulako eta ilusioa egiten digulako ikasi dugu katalana. Sariak indar gehiago ematen digu eta Katalunian sikhismoa ezagutarazi ahal izango dugu.
Jendeak ez zaituzte ezagutzen?
Turbanteak adierazten du sikhak garela: ez dugu ilea mozten, ez dugulako Jainkoak sortua aldatu nahi, baina hemengo jendeak, turbantearekin eta bizarrarekin ikusten gaituenean beti islamarekin lotzen gaitu.
Egoera arrazistak bizi izan al dituzue?
Nik arrazismoa baino ezezagutza bizi izan dut. Batzuek uste dute talibanak garela. Ezagutzen gaituztenean ordea, egoera aldatzen da. Hospital kaleko Gurdwara [sikhen gurtza zentroa] denentzat dago irekita. Doako jangela denentzat da eta erabiltzaileen %80 ez da sikha. Elkarbanatzea sikhismoaren zutabeetako bat da, beste biak meditatzea eta lana egitea dira.
Katalanez hitz egiteak Katalunian harrera hobea izateko balio al du?
Frantzian, Alemanian, Suitzan eta Belgikan bizi izan naiz eta inoiz ez didate besarkada bat eman hango hizkuntza hitz egiteagatik, inork ez dit musurik eman frantsesez, alemanez edo ingelesez hitz egiteagatik. Baina hemen, sikha turbantearekin eta katalanez hitz egiten ikusi eta besarkatu egiten zaituzte, musuak ematen dizkizute, emozionatu egiten dira… Haiek emozionatzen dira, baita ni ere.
Harrigarria egingo zitzaizuen.
Bai, baina ulertzen dut. Punjab independentea zen, eta Kataluniak bezala gure kultura eta hizkuntza (punjabera) dauzkagu. Hizkuntza desagerrarazten saiatu dira.
Badalonako Udalean lanean ari zinela ikasi zenuen katalana.
Iritsi nintzenean, duela bederatzi urte, gaztelania ikasi nuen, denek bezala, eta meditazioa ikasten hasi nintzen. Konturatu nintzen jendeak gogoz hartzen zuela nik “kaixo”, “egun on”, “agur” eta “bihar arte” katalanez esatea. Ikasten hasi nintzen. Egunero historia berri bat daukat. Kalean jendeak esaten dit: “Ulertzen didazu?” eta esaten diet: “Bai, jakina, ederki asko ulertzen dut”. Aho zabalik geratzen dira, besarkatu egiten zaituzte eta askotan malkoak erortzen zaizkie.
Katalana hitz egiteak lanerako, ikasteko, aukera gehiago ematen al ditu?
Katalunia munduko herrialde bakarra da, zeinak bere hizkuntza hitz egiteagatik bertakoa bazina bezala sentiarazten zaituen, eta hori oso garrantzitsua da. Beste hizkuntza batzuk hitz egiteak ez dizu halako balioa ematen. Nik beti esaten diet komunitate guztiei: hemen ondo egon nahi baduzu hasi katalana ikasten. Elkarbizitza hobetzeko balio du, lana aurkitzeko, lagunak egiteko… Giltza horrekin edozein ate ireki dezakezu.
Sentipen horiek zure komunitateko lagunei helarazi al dizkiezu?
Bai, jakina. “Els de Cinc Rius a Catalunya” liburua idatzi dut punjaberaz, sikhek katalana ikas dezaten. Hona iritsi nintzenean halako liburu bat eskura izatea gustatuko zitzaidakeen.
Egitasmo gehiago badituzue?
Liburua argitaratzen dugunean katalan ikastaro gehiago egingo ditugu Katalunia osoko gurtza zentroetan. Sikhak jabetzen direnean komunitate bereko bat katalana jakinda urrutira heldu dela, adibide moduan hartzen dute eta ikasteko gogo gehiago dute.