Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Oinazetik boterera
Atalak: Justizia, sexismoa
Caddy Adzuba Bilbon. Aretoa jendez lepo. Frantsesez mintzo da. Aretoko askok aurikularrak jantzi ditugu hitz bakar baten esanahia ez galtzeko.
Telefonoen ekoizpena gerraren erantzuleetako bat da Kongon, koltan mineral preziatua lortzearren edozein basakeria burutzeko prest dira paramilitar eta enpresa erraldoiak, sarritan lekuan-lekuko gobernuak baimendurik. Baina telefonoak eta teknologia berria azken urteotako kapitulu odoltsua da, Rwandan hasi baitzen gizon eta emakume askoren ametsgaiztoa. 1994 urtera atzera egin du Adzubak, eta genozidioa gogorarazi digu: milioi bat eta zazpiehun mila lagun baino gehiago erail zituzten. Garai hartan Kongo ez zen existitzen, Zaire izenaz ezagun genuen herrialde hura.
Emakumeen gorputzaz hizketan hasi da ondoren. Gero datuak eta estatistikak mahaigaineratu ditu baina datu horien atzean bostehun milioi emakume zeuden, hezur haragizko emakumeak: amak eta alabak, neskatoak, gazteak, amonak.
Bortxaketa sistematikoa eta gerraren ondorioez aritu da, gerraren helburua emakumeon suntsipena dela. Argi, lehor. Aretoan tenperatura igo da, kanpoan euria eta hotza. Barruan ezinegona eta beroa. Emakume aktiboak, hau da, haurdun geratzeko adinean direnak bortxaketen helburua dira; haien artean nekazariak azpimarratu ditu bereziki, herriaren ekonomiaren oinarria.
IHESA suntsipen handiko arma gisa. Bortxatzen dituzten emakumeen % 60 baino gehiagori ihesa nahita kutsatu egin diete eta zeharkako ondorioei, arazo fisikoez gain, bazterketa soziala eta desohorea gaineratu behar zaizkie. Edozein kasutan, Caddyk tresna legalak eta tresna administratiboak egon arren, haiek eraginkor bihurtzeko erarik ez dagoela onartu du. Kongoren errealitatea gurekin konpartitzen jarraitu du eta ume jaio berrien aurkako erasoen berri eman du: jaioberri eta haurrak lapurtu egiten dituzte; mutilak esklabu eramaten dituzte herrialdetik kanpo eta neskatoak bortxatu eta genitalik gabe itzularazten dituzte. Militarrek argi dute helburuak zein behar duen izan: suntsiketa eta desagerpena, norbanakoa eta kolektiboa.
Bada, bi ordu luze iraun duen hitzaldian indarkeria sexualaren forma berriak erakutsi ditu; emakumeon gorputza gerra arma gisa erabiltzen dutela nahita, aurrez pentsaturik. Emakumeon gorputza salgai jartzen da beste batzuetan esklabu sexual gisa aritzeko.
Sexua gai debekatua da Afrikan eta Kongo errepublikan, hargatik emakume kazetariak batu eta irratsaioetan emakumeek pairatzen dituzten erasoei buruz hitz egiten hasi dira. Presio ugari jasan dituzte, heriotz mehatxuak, zentsurak…baina argi dute uhinek haien territorio askea izan behar dutela, oinaze eta nahigabea sozializatu eta iraultzeko tresnak sortzeko urratsetako bat.
Penak bazterrean utzi eta gauzak aldatzeko kemena beharrezkoa da, emakumeen oinazea lidergo bihurtu. Zutitu, elkarri laguntza emateko.