Hasiera »
Oier Lakuntzaren bloga - Zientziaren labirintoan kokatuz
Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Informatika lagun
2014-05-03 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Gaurko sarrerarako gaia aukeratzeko garaian, zalantza haundiak izan ditut. Izan ere, gaur egungo ikerketa asko eta asko egiteko ezinbesteko lantresna den ordenagailuen munduari begira jartzea pentsatu dut, baina badakit ni ez naizela informatikaz hitzegiteko pertsonarik aproposena. Edonola ere, bere lanean ordenagailua erabiltzen duen zientzia munduan dabilen norbaiten paperetik idatziko dut, xehetasunetan sartu gabe, ikuspegi orokor bat emanez. Zalantzarik gabe, informatikaren garapena ezinbesteko sostengua izan da zientziaren...
Jarraitu irakurtzenZientziaren zurrunbilotik
2014-04-23 // Gogoetak // Iruzkinik ez
Gaurko honetan gogoeta batekin natorkizue. Batzutan, nire lanean emaitzaren batzuk lortu ezinik trabatuta ibiltzen naizenean, burua egiten ari naizenaren zentzuari buruz bueltaka hasten zait. Badakit ideia hauek bati baino gehiagori burugabe xamarrak iruditu dakizkiekeela, baina nire baitan gorde baino, nahiago dut gogoeta hauek irakurleen eskura ipintzea. Era horretan, zuen iradokizunak irakurriz, nire kezka eta zalantza hauek errazago gaindituko ditut. Bada, nire pentsamenduekin uzten zaituztet. Zein puntutaraino erantzuten die zientziak...
Jarraitu irakurtzenItzulera
2014-04-14 // Aurkezpena eta jarraipena // Iruzkinik ez
Aurreko sarrera batean adierazi nizuen bloga likido egoeratik solido egoerara pasa zela, bere molekulak liratekeen sarrerek, likido egoerako mugimenduari eusteko adina energia ez zutelako. Sarrerak idazteko nire denbora falta zen horren arrazoia. Izan ere, tarteka jasotako iruzkinek izugarrizko energia iturria suposatzen bazuten ere, denbora izatea ezinbestekoa zen sarrerak idazteko, eta beronen faltan, nire bloga moteldu eta solido egoerara pasa zen. Bada, denbora faltaren arazoa gainditu dudala uste dut, eta berriz ere bere molekulak...
Jarraitu irakurtzenEgoera aldaketa blogean
2014-02-23 // Aurkezpena eta jarraipena // 2 iruzkin
DBHko edo batxilergoko ikasle bati “Egoera aldaketa” aipatu ezkero, solido-likido, likido-solido, likido-gas edo antzeko zerbait etorriko zaio burura. Jakina den bezala, inguru baldintzen arabera materia egoera ezberdinetan aurki daiteke. Konparaketa bat eginez, nire blogari ere antzeko zerbait gertatu zaiola esan daiteke. Bloga martxan jarri eta lehen hilabeteak nahiko dinamikoak izan ziren; astero astero sarrera bat zintzilikatu nuen, eta orokorrean bloga nahiko mugitu zela esango nuke. Beraz, bere “molekulek” energia dexente izan...
Jarraitu irakurtzenNon dago elektroia? Ezin jakin!
2014-02-08 // Zientziaren paradoxak // Iruzkinik ez
Eguneroko bizitzan sarritan ikusten ditugu gauzen abiadura eta kokapena zehazten dituzten datuak. Esate baterako, kotxez goazenean zein abiaduratara goazen adierazten digu kotxeak, eta kokapena ere gure begiz ikus dezakegu. Era berean,tenis partidak telebistaz ematen dituztenean, sarritan sakeetan pilotak lortzen duen abiaduraren datua ematen dute, eta kasu horretan ere, pilotaren kokapena gure begiz igar dezakegu. Elektroien kasuan aldiz, gauzak bestelakoak dira. Izan ere, hauen kasuan ezinezkoa da beren kokapena eta momentu lineala (guk...
Jarraitu irakurtzenFotosintesia eta fotokatalisia
2014-01-01 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Argi dago eguzkia dela Lurreko bizitzaren sostengu nagusia. Eguzkiak berotzen du Lurra, eta beragatik ez balitz, gure planetan ez litzateke bizitzeko baldintzarik egongo. Egia da atmosferak ere zeresan haundia duela honetan, berau baita eguzkitik datorkigun beroaren eta Lurrak askatzen duenaren artean oreka egonkor bat ahalbidetzen duena. Edonola ere, eguzkirik ezean, gu ez ginateke hemen egongo, ezta bestelako bizidun guztiak ere. Era berean, zientziaren garapenak izar honek igortzen duen erradiazioa gure beharrak asetzeko erabiltzea...
Jarraitu irakurtzenLurraren mugimenduak
2013-12-21 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Gizakiak betidanik eduki izan du unibertsoan gertatzen denarekiko jakinmina. Egunez eguzkia, eta gauez ilargia eta gainontzeko izarrak zeruan mugitzen sumatzeak, gure planetak unibertsoan duen kokapenaren eta garrantziaren inguruko teoria askori bide eman zion. Jakina den bezala, horietako lehenengoa teoria geozentrista izan zen, eta honen arabera, Lurra unibertsoaren erdigunean aurkitzen zen eta gainontzeko izar eta planetak bere inguruan biraka ari ziren. Kristautasunak teoria hau sutsuki defendatu zuela esan behar. Izan ere, jainkoak...
Jarraitu irakurtzenIrizpideak aldatuz
2013-12-14 // Gogoetak // 6 iruzkin
Gaurko sarrera honetan, Elhuyar aldizkariaren abenduko alean argitaratu zen Ken Buesseler biokimikariari egindako elkarrizketa baten inguruko gogoeta batzuk dakarzkizuet. Aurreko sarrera batean adierazi nuen bezala, kasu honetan ere onena zuek zeuek Elhuyar aldizkariko artikulua irakurtzea litzateke, baina oker ez banago, horretarako Elhuyarren harpideduna izan behar da. Horregatik, lehenik eta behin artikuluaren laburpen azkar bat egingo dut, harpidedunak ez zaretenok, bertan aipatzen denaren berri izan, eta ondoko gogoetak irakurtzean hobeto...
Jarraitu irakurtzenWolfram Sindromea
2013-12-06 // Argitaratuak // Iruzkinik ez
Gaurko sarrerarako, Argia aldizkariaren azken aurreko alean argitaratu zen artikuluaren lehen bertsio bat dakarkizuet. Nik, gaixotasun arraro bati buruz idaztea proposatu nuen, eta ongi iruditu zitzaienez, Wolfram Sindromeari buruz idaztea pentsatu nuen, nik gaixotasun hori dudan heinean, ongi ezagutzen baitut. Gerora, irakurleei interesgarria egingo litzaiekeela eta, gaixo baten (nire) esperientzia eta ikuspegia eman banion ere, hasiera batean ikuspegi objetiboago bat eman nion. Hemen duzue. Diabete mellitus-a, entzumen eta ikusmen nerbioen...
Jarraitu irakurtzenMateria hutsik dago!
2013-11-29 // Zientziaren paradoxak // Iruzkinik ez
Gaurko sarrera honetan azalduko dudana jende askori ezaguna egingo zaio, batxilergo mailako kimikan lantzen den zerbait baita. Edonola ere, izenburuak berak argi uzten duen bezala, zientziaren paradoxatzat har genezake. Materia hutsik dago bai, materia materia da, baina hutsik dago! Zergatik esaten dugu hori eta nola da posible? Hurrengo lerroetan aurkituko duzue horren erantzuna. Atomo hitza (zatitu ezin dena) lehen aldiz Demokritok erabili bazuen ere, lehenengo teoria atomiko zientifikoa John Dalton matematikari eta kimikari britaniarrak...
Jarraitu irakurtzen