Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Lau urteroko otsailaren 29a?
Atalak: Euskal Herria irratikoak
Lau urtero gertatzen den bezala, 2016 urtean ohikoa baino egun bat gehiago dauzka egutegiak, eta otsailak 29 egun izango ditu. Julio Cesarrek, Alejandriako Sosígenes astronomoaren laguntzaz, zuzenketa hori egin zion gure egutegiari. Izan ere, lurrak eguzkiaren inguruan bira oso bat emateko 365 egun eta sei ordu behar ditu. Era horretan lortzen da urtez urte egutegiaren eta urtaroen arteko oreka mantentzea. Azken batean, lau urteren buruan 6 ordu ghigarri horiek 24 ordu ematen dituzte, urte bisiestoen egun gehigarria.
Baina zuzenketa hau ez da zehatza, ez baitira zehazki 6 ordu 365 egunei gehitzen zaizkienak, 5 ordu 48 minutu eta 45 segundu baizik. Diferentzia honek eraginda, XVI. Menderako udaberriko ekinozioa, egunaren eta gauaren iraupena verdina den eguna alegia, martxoaren 21etik martxoaren 11ra aurreratu zen. Hau konpontzeko, 1582an Gregorio XIII. Aita santuaren aginduz, zuzenketa berri bat egin zitzaion egutegiari: urtea 4aren multiploa bazen, 366 urte izango zituen, baina 100en multiploa bazen 365 egun, eta 400en multiploa bazen 366. Beraz, 2016 urtea bisiestoa da, 2000 urtea bisiestoa izan zen, baina 2100 urtea aipaturiko arrazoiak direla medio ez da bisiestoa izango. Esan bezela, lekurik gehienetan egutegi julianotik gregorianorako aldaketa 1582an eman zen, baina ez guztietan. Erlijio ortodoxoa nagusi zen estatuetan, Errumanian eta Bulgarian adibidez, XX. Mendearen hasieran hasi ziren aldaketa hau gauzatzen.
Era honetan, egutegiak eguzki urtearekiko egun bateko diferentzia izateko, 3200 urte pasa beharko dira. Beraz, badago denbora zuzenketa berriak pentsatzeko…
Jakina denez, gizakiari ordena bat mantentzea gustatzen bazaio ere, helburu horri entzungor, unibertsoak bere izkutuko ordenari segiko dio beti. Eta astronomiak, unibertso hori ezagutu nahirik jarraituko du, gure orden gosea ezagutza berrietara moldatuz.
Egin klik hemen grabaketa entzuteko.