Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Itzuli naiz!!
Atalak: Aurkezpena eta jarraipena
Bazirudien betiko alde egin nuela eta bloga inork esnatuko ez zuen lozorroan sartu zela, baina itzuli naiz! Bloga garai batean bezain emankor jartzeko gogoz itzuli ere!
Duela urte eta erdi zintzilikatu nuen azkeneko sarrera, eta jarraipena eman ahalko niola pentsatu banuen ere, azkenean ezinezkoa egin zitzaidan nire asmoak betetzea. Argitalpen batean adierazi nuen bezala, bi urtez Tarragonan izan naiz ikerketako postdoc-a egiten, eta egoera horretan ezin izan dut blogeko sarreretan pentsatzeko astirik hartu. Badakit blogari gehienek beste lan bat daukatela , eta beren aisialdiko denbora erabiltzen dutela blogak berarekin dakartzan eginbeharrak asetzeko. Niri ordea, ditudan zailtasun gehigarri guztiekin ezinezkoa suertatu zait etxetik kanpo bizi eta lan egitearekin batera, Zientziaren labirintoan kokatuz, bertan ez galtzeko jarraibideak ematea.
Baina Tarragonan egin beharrekoak bukatuta, Euskal Herrira itzuli naiz berriro, eta orain, beste lan bat topatu bitartean behintzat, blogari dagokion denbora eskeini nahi nioke. Dudarik gabe, Tarragonako bizipen eta gogoetek lekua izango dute bertan. Izan ere, bloga geldirik egon bada ere, nire buruak betiko moduan jarraitu du, zientziarekin zerikusia duten gaien inguruan bueltaka.
Era berean, bloga martxan jarri nuenean egiten hasi nintzen UNEDeko kazetaritza zientifikoari eta zientziaren komunikazioari buruzko masterrari ere berrekingo diot. Behin baino gehiagotan adierazi izan dudan bezala, beharrezkoa iruditzen zait zientzia munduaren eta gizartearen arteko amildegia gainditzen lagunduko duen zubi hori eraikitzea. Honek bi norantzakoa izan behar luke, kontua ez baita zientzia mundutik at bizi den jendeari zientzia jakinmina piztea soilik. Mundu horretan dabilen jendearentzat ere garrantzitsua da gainontzekoek zientziaren ezagutza faltaz edo beren eguneroko beharrez pentsatzen dutena jakitea. Alegia, alde batera zein bestera geratzen diren bi munduek elkar elikatu behar lukete. Eta noski, hori tokian tokiko beharren arabera egin behar den zerbait da. Zentzu horretan, Iruñerriko hedabideren batekin zientziaren dibulgaziozko kolaborazio bat abiarazteko asmoa daukat. baina oraindik guztia airean dagoen heinean, hobe izango dut kontu hauek beste baterako utzi.
Ba hori da guztia oraingoz. Esan bezala, aurrerantzean astero-astero zientziari buruzko gogoeta, azalpen nahiz albisteren bat zintzilikatzen ahaleginduko naiz. Halaber, zuen iradokizunak ere ongi etorriak izango dira, sarrerei buruzko zuen iritziak eta egin ditzakezuen zuzenketa eta galderak oso lagungarriak izango baitzaizkit blog honen lanketan. Laster arte!!!