Kimikako Nobel saria 2013, kimika kuantikoaren lorpen bat gehiago
Gaurko sarrerarekin gaurkotasunekoen atala inauguratuko dut, eta horretarako, zer hobeto duela gutxi eman zuten Nobel sari bat baino. Jakingo duzuen bezala, Suedia eta Norbegiako zenbait akademik arlo ezberdinetako Nobel sariak ematen dira, eta horietako hiru, hiru zientzia arlori dagozkie: fisika, kimika eta medikuntza. Gaurkoan, Kimikako Nobel Sarian zentratuko gara, hau baita niri hurbilena egiten zaidana. Denbora gehixeago daukadanean, Medikuntzako Nobel Sariaz informatzeko tartea hartzen...
Read MoreElektroien tunel efektua, pilota bat pareta zeharkatzen!
Harri bat airean askatzen dugunean, lurrera erortzen da. Hori gure eguneroko esperientziatik erraz uler daiteke, eta fisikak ere, bere legeen bitartez hori iragartzen du: Lurraren eta harriaren artean erakarpen indar bat sortzen da, eta beraz, airean askatzen dugunean, harria lurrera erortzen da. Muturreko egoera eta eskaletan ordea, zientziak ezusteko bat baino gehiago gordetzen du, ohiko baldintza nahiz egoeretan egiten ditugun eguneroko behaketetatik nekez aurreikus genitzakeenak. Tira, hau...
Read MoreLabirintoa arakatuz
Aurrekoan nire aurkezpen orokorra egin ostean, gatozen orain blogean irakurgai zer izango duzuen ikustera. Dena den, edozer baino lehen gauza bat argi utzi nahi nuke. Ikusiko duzuen bezala, blogean mota guztietako zientzia gaiak agertuko dira, baina honek ez du esan nahi guztietan aditua naizenik, baita zera ere! Aurreko sarreran aipatu nuen bezala, nik Kimika Teoriko eta Konputazionaleko doktoretza egin nuen, eta zerbaitetan “aditua” banaiz (ez dakit hitz hau oso egokia den), hori...
Read MoreHau naiz ni
Beno, ba ezer baino lehen nire burua aurkeztu behar, Oier Lakuntza alegia. Betidanik zientzia mundua oso erakargarria egin zait, eta hortik sortu zitzaidan blog hau martxan jartzeko ideia. Kimikako ikasketak egin nituen, eta behin karrera bukatuta, Euskal Herriko Unibertsitatean kimika teoriko eta konputazionaleko doktoretza egiteari ekin nion Jesus Ugalderen gidaritzapean. Pasa den urteko irailean defendatu nuen tesia, eta orain Tarragonako ICIQen (Institut Catala de Investigacio...
Read More
Iruzkin berriak