Hasiera »
Oier Lakuntzaren bloga - Zientziaren labirintoan kokatuz
Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Epigenetika: geneak ez dira dena
2016-11-22 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Gaurko honetan, epigenetikaren gaiarekin natorkizue. Zenbait elkarrizketa egin eta aditu batzuen hitzak biltzea pentsatu nuen, baina blogerako ikuspegi orokor batekin aski izango dela uste dut. Gero, norbaitek arloren bat sakondu nahi izango balu, abiapuntu gisa balio lezake honek. Jakina den bezala, zenbait ezaugarri belaunaldiz belaunaldi transmititu egiten dira bizidun espezie bakoitzaren barruan. Gizakia betidanik ahalegindu da gaur egun genetika izenez ezagutzen den esparru horren mekanismoak ulertzen. Hala, Hipocrates eta Aristoteles...
Jarraitu irakurtzenEuskera eta zientzia
2016-11-08 // Gogoetak // Iruzkinik ez
Aurreko batean, zientziaren dibulgazio aldizkari bat irakurtzen ari nintzela, Euskal Herrian egiten den Materialen zientzia eta teknologia kongresuaren berri izan nuen. Egiari zor, aldizkarian irakurri arte ez nuen sekula bere berri izan, eta ilusio haundia egin zidan, hitzaldi eta poster guztiak euskera hutsean izan baitziren. Aurtengo uztailean izan zen kongresuaren hirugarren edizioa Markina-Xemeinen, eta maila altuko ehundik gora hitzaldi eta berrogei poster inguru izan omen ziren. Kopurua gutxienekoa da, deigarriena halako kongresu bat...
Jarraitu irakurtzenPlastikoak eta ahanztura
2016-04-30 // Euskal Herria irratikoak // Iruzkinik ez
Gaurko sarreran Euskal Herria Irratirako egin nituen bi grabaketen audioak dituzue. Hiru bat minutuko grabaketak izanik, beti bezela gauzak labur-labur jarri behar izan ditut. Biak aurrez blogean zabalago jorratu nituen gaiei buruzkoak izanik, ez dut audioen transkripziorik jarriko. Gaiaz zerbait gehiago irakurri nahi izanez gero, hobe duzue zuzenean gaiari buruzko sarrerara Joan. Plastikoei buruzko grabaketa Eta hemen polimero eta plastikoei buruzko sarrera Gauzak ahaztu nahiaren inguruko audioa Eta hemen ahazteari buruzko sarrera. Hurren...
Jarraitu irakurtzenNegutegi efektuaz
2016-04-20 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Gaurko sarrera honetan, azken urteotan sarritan entzuten den kontu bati buruz ariko naiz: negutegi efektuaz. Klima aldaketaren gaia puri-purian daukagun garai honetan, berau eteteko negutegi efektua txikitu beharra ezinbestekoa da. Azken batean, honek gure planetako tenperaturaren igoera eragiten du, eta horren ondorioz Lurreko bizi baldintzak era arriskutsuan alda daitezke, hainbat bizidun espezieren desagertzea eraginez. Dena den, gaur egun negutegi efektuak kutsu negatibo bat bereganatu badu ere, fenomeno honegatik ez balitz, Lurreko bizi...
Jarraitu irakurtzenNanoteknologia
2016-04-07 // Euskal Herria irratikoak // 2 iruzkin
Muturreko tamainak deigarriak izan dira beti gizakiarentzat. Horren adierazgarri dira gaur egun abian diren hainbat eta hainbat ikerketa lerro. Izan ere, muturreko tamaina horietan ez ohiko propietateak agertzen dira, eta horrek ikerkuntzarako leiho bat irekitzea dakar. Nanoteknologia ere horietako bat da. Izen honek biltzen ditu nano eskalako osagaien diseinuari, sintesiari edo aplikazioei loturiko teknologiak. Nanometroa milimetroa baino miloi bat aldiz txikiagoa da, eta nanoteknologiak nm bat eta 100 nm arteko osagaiak ditu ardatz....
Jarraitu irakurtzenZulo beltzak
2016-04-07 // Euskal Herria irratikoak, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Duela aste batzuk grabitazio uhinen aurkikuntzaren albistea izan genuen. Estatu Batuetako LIGO interferometroan igarri zuten uhina, gugandik miloika argi urtera leudekeen bi zulo beltzen elkarketaren ondorioz sorturikoa omen zen. Zulo beltzena maíz entzuten dugun kontua da, baina benetan zer den ez daukagu batere argi. Diotenez era ezberdinetako zulo beltzak daude, baina guztiek ezaugarri bat daukate amankomunean, beren masa izugarria alegia. Esate baterako, gure galaxiaren erdian, Via Laktearen erdian legokeen zulo beltzak, eguzkiak baino...
Jarraitu irakurtzenEz bat ez beste, biak batera!!
2016-03-30 // Zientziaren paradoxak // Iruzkinik ez
Aspaldi xamar erabat alboratuta neukan zientziaren paradoxen atal hau, baina sarrera honetan era horretako beste paradoxa batekin natorkizue: argia zer da, uhina ala partikula? XX mendearen hasieran fisikarien artean eztabaida haundia eragin zuen gaia izan zen, ordurarte bi izaera horiek elkarren erabat baztertzaileak izan baitziren. Hau da, fenomeno edo objektu batek ezin zezakeen aldi berean uhin eta partikula gisa jokatu. Azken batean, gure eguneroko bizitzan ere bateraezintasun horrek begi bistakoa dirudi. Esate baterako, olatu bat uretan...
Jarraitu irakurtzenKontuz gauzak nahita ahazte horrekin!!
2016-03-23 // Gaurkotasunekoak // 2 iruzkin
Gaurko sarrera honetan, Nature aldizkariaren web orrian ikusi dudan artikulu batekin natorkizue. Sarreraren izenburutik ondoriozta dezakezuen bezala, oroimenarekin loturiko lana da, eta bitxia iruditu zaidan heinean, zuekin partekatzea pentsatu dut. Psikologia eta neurologiarekin lotutako zerbait den heinean, argi dago ni ez naizela honetaz azalpenak emateko pertsonarik aproposena, baina zientzia esparru honetan erabiltzen diren ikerketa metodoetarako hurbilketa bat izan daiteke. Sarritan gertatu izan zaigu gauzak ahaztu nahi izatea. Gure...
Jarraitu irakurtzenLED bonbilak
2016-03-17 // Euskal Herria irratikoak // 2 iruzkin
Argi dago eguzkia ezinbestekoa dela Lurrean bizitzeko, baina bere argia ez da aski. Jadanik eguna ez da eguzkiaren irteerarekin hasten eta bere sarrerarekin bukatzen. Gaur egungo bizi ereduan, gauez guztiak aurrera jarraitzen du, eta horretarako argia behar beharrezkoa da. Dena den, ezin dugu ahaztu argia sortzeak gastu bat ere eragiten duela. Zentzu horretan, Europan 2012 urtean debekaturik gelditu ziren lehenengo bonbila tradizionalak. Izan ere, hauen errendimendua oso txikia zen. Jasotzen zuten energiaren %5 soilik bihurtzen zuten argi,...
Jarraitu irakurtzenIrisgarritasuna helburu
2016-03-15 // Gogoetak // Iruzkinik ez
Duela urtebete inguru idatzi nuen sarrera batean, teknologiaren eta zientziaren gehiegizko garapenarekin mesfidati azaldu nintzen. Bertan adierazi nuen arazo askoren konponbidea agian ez genukeela hainbeste natur zientzia eta teknologian bilatu behar, giza harremanetan baizik. Era berean, gaur egun egiten diren oinarrizko ikerketa askok zentzu gehiago leukake berauek publiko zabalari azaltzeko ahalegina egingo balitz. Azken batean, oinarrizko ikerkuntzak ezagutza berriak dakartza, eta berauetan xahututako diru publikoa justifikatzeko,...
Jarraitu irakurtzen