Azala
10 urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Portaleko atetik gertu bere lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen. Beheko atea azkar ireki eta –Gaur ez mesedez- pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei -voy a por ella- esan eta atzetik etortzen zen. Eskaileretatik gora korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen. Atzetik hartu eta oso gogor estutzen ninduen -Como grites…- esaten zidan beti. Ez zuen beste ezer...
Read MoreMina
Bizitzea tokatu zaigun garai eta leku honetan informazio (edo desinformazio) ugari dugu eta gehienetan minetatik ihesi bizi gara. Mina txarra dela erakutsi digute, ixten gara eta askotan zigorra dela sentitzen dugu. Minak, ordea, bere bizitza propioa du berezko hizkuntza dauka eta gugandik gertu baina gure sinesmenetatik at dago. Ez dakit zein den minaren morfologia, baina hainbat formatan sentitu daiteke bai fisikoki, bai emozionalki. Minaren esperientzia ez da batere atsegina, baina...
Read MoreHilerokoa, gorputzen presentziak eta bestelako aldarriak
Pertsona bakoitzak modu ezberdinean bizi du bere lehen hilerokoa. Gertatu baino lehen, pasarte horren inguruko berriak nagusiki etxetik, eskolatik edo lagunengandik etortzen dira, baina, ezinbestean, kalea eta komunikabideak ere informazio iturri dira. Eremu gehienetan gorputzaren inguruko azalpen fisiologikoak ematen dituzte, baina, nire ustez, mezu nagusiaren laburpena “hileroko = haurdun geratzeko aukera” da. Mezu orokorrak “kontuz, jada ez zara haur bat” adierazten du eta,...
Read MoreEdertasunen formak
Nire ustez edertasunak ez du forma zehatzik. Hala sentitzen dut nik behintzat. Zer da edertasuna eta non aurkitzen da bere arima? Ederra ongi sentiarazten digun hori izan daiteke ikusmolde estetiko, intelektual, edota afektibo batean oinarrituta, adibidez. Alabaren kaka usaindun osasuntsua ederra iruditzen zait. Ilea larru-arras moztua duten emakumeen buruetan edertasuna ikusten dut. Nire mukiek zapore ederra dute. Ederrak dira bilakaeraren isla diren maiteñoaren irria eta negarra. Ilerik...
Read More
Iruzkin berriak