AsteBatZUK – Bizipenak
Oreretako AsteBatzuk ekimenean hartu dut parte. Hau iraultza berezia izan da herrian. Ekimenean izena eman nuenean euskaraz ahalik eta gehien aritzeko helburua jarri nion neure buruari bai eta hizkuntzarekiko eta inguruarekiko sentsibilitatea areagotzea. Lehenengo egunean txapa jarri, herrira jaitsi eta guretzako ohikoa ez den denda batetan sartu nintzen. Dendariari, “Kaixo” esan eta berak berdin erantzun zidan. Ordura arte, agurretik at emakume hura ez dut entzun inoiz euskaraz...
Read MoreEz zen sua izan
Sentitu dezakegu haur eta emakumeen gorputzen erabilpena, errefuserako objektu gisa pertsonen etiketatze faxista, kontrolerako mekanismoen gordinkeria bortitza… airean daudela. Martxoaren 8an, Guatemalako Estatuaren eta botere judizialaren utzikerien ondorioz, 40 emakume erail zituzten Hogar Seguro Virgen de la Asunción-en, eta beste hainbat emakume egoera oso larrian daude. Iduvina Hernandezek Plaza Publican publikatutako “Un hogar de muerte segura” artikuluan gogorarazten digu...
Read MoreErantzuna guztion esku dago
Martxoan elkarrizketa hau eduki nuen 7 urteko alabarekin eta horren harira: “Ama. Noiz bukatuko da emakueen kontrako gerra?” Zer esan behar nion…? Ez nion erantzun, ezin nuen… Orduan elkarrekin egiten hasi ginen eta hitz indartsu horiek abiapuntu hartuta etxean prozesu bat abiatu genuen. Goiko irudiak dira sortutako emaitzetako bat.
Read MoreEmakumeen gerra
– Ama, zein herrialdetan da emakumeen gerra? Nirea eman baino bere ikuspuntua jakin nahian-edo zera galdetu nion. – Zer da emakumeen gerra? Berak argi zuen ordea. – Emakumeak zein herrialdetan hiltzen dituzte emakumeak izateagatik, ama? Hori jakin nahi dut, zein herrialdetan daude emakumeak gerran. – Mundu guztian zehar, maitia. – Hemen ere bai? Hemen ere gaude gerran? – Bai. – Eta zergatik hiltzen dituzte? Zergatik?! Ama, nik...
Read MoreTrazabilitateak
Azken boladan edozein produktu erosteko geroz eta zailtasun handiagoak dauzkat. Duela hainbat urte baliagarriak eta goxoak zirenak egun zalantzakoak dira. Aldaketa? produktu soila begieste hutsetik elementua bere osotasunean ikustera pasa naizela. Salmenta guneetan gauza ugari ditugu eskura. Produktua ikusi, ukitu, dastatu, probatu eta, poltsiko sosei neurria hartu ondoren, hura erosi edo ez erabakitzen ohi dugu. Bidean zein giza baldintzatan sortu eta zenbat kutsatzen duen ez da begiekin...
Read MoreHaurren ahalduntzea karriketara – Bidetik baino bidea eginez
Aski sanoa da helduok boteretik kendu, haurrei herriko erabaki zein antolakuntzaren guneetan kokatu eta tokia konpartitzeko ariketa. Hori egitean deseraikuntza txiki bat ematen da urteak pilaturik ditugunon barnean, herriak beste forma bat hartzen du eta haurrei sentimendu eta erabakietan ahalduntzeko bidea uzten zaie. Aurten Oreretako Madalenak jaietan lehenengo aldiz haurren txupinazoa gauzatu da. OarsoIrriak ekimenaren baitan Haurren Jai Batzordea antolatu da eta asanblada...
Read MoreEZ!!!
Egun eguzkitsua egiten du eta herriko plazan elkarren artean hitz egiten ari den lagun talde bat dago. Batzuk algaraka ari dira, beste batzuk aldiz, haien burua nola kokatu asmatzen dabiltza. Batek keinu trakets bat eginda ondokoarengana gerturatu nahi du, baina ez du lortu. Laguna bestelako kontuetan dabil eta haren arreta lortzen ez duela ikusirik lurrera begira geratu da. Pertsona bat gerturatu da lurrera begira dagoenarengana. Besaburuan eskua jarri eta: “Zer moduz lagunekin?...
Read MoreEdertasunen formak
Nire ustez edertasunak ez du forma zehatzik. Hala sentitzen dut nik behintzat. Zer da edertasuna eta non aurkitzen da bere arima? Ederra ongi sentiarazten digun hori izan daiteke ikusmolde estetiko, intelektual, edota afektibo batean oinarrituta, adibidez. Alabaren kaka usaindun osasuntsua ederra iruditzen zait. Ilea larru-arras moztua duten emakumeen buruetan edertasuna ikusten dut. Nire mukiek zapore ederra dute. Ederrak dira bilakaeraren isla diren maiteñoaren irria eta negarra. Ilerik...
Read MoreIrudi hertsiak apurtu eta barne eraikuntza ahaldundu
Berotasuna, zirrara, taupaden azkartzea, tentsioa eta lasaitasuna, fereka, xuxurloa, zaplada, erritmo azkarra, erritmo lasaia, begiradak, hezetasuna, irudimena… beste gauzaren bat izan zitekeen baina sexuaz ari naiz, desio sexualaz, lotura sexualaz eta sexuaren ekintzaz bere forma desberdinetan. Intimitate psikologiko baten baitan gauzatzen da jarduera sexuala, zentzumen guztinen arteko kontaktu zuzenean. Berdin dio banakako, binakakoa edo taldekako jarduera bat den edota toki itxi edo...
Read More
Iruzkin berriak