Non gaude eta nora goaz?
Badira aste zenbait blogean idazteko tartea hartu nuen azkenekotik, baina gaur ezin izan diot eutsi. Alde batetik pozez eta ilusioz bizi ditut parekidetasunaren bidean gure inguruan burutzen diren proiektu, ekintza eta eskaintza desberdinak, baina bestetik, errealitateak ikaratu egiten nau. Emakumeen Mundu Martxa gure herrietatik igarotzen ari den une berean, Hezkidetza Esku Hartzen bezalako ikastaroak aurkezten diren une berean, genero indarkeria kasu izugarriak bizi izan ditugun uda honen...
Read MoreXX kromosomaren arnasguneak
Zoritxarrez, parekidetasuna urrun dugu oraindik, eta desberdintasunak bai egunerokotasunean zein berdintasuna gehien babestu behar luketen estamentuetan ere… urrun gaude. Urrun gaude, nire ustez, ez dagoelako interesik, emakumeok gizonen aldamenean eta ez koska bat beherago (edo bi) egoteko. Zergatik ukatu? Desberdinak gara. Baina eskubide (eta betebehar) berdinak merezi ditugu. Gaurkoan aldiz, desberdintasunari heldu nahi diot. Aspaldi irakurri nuen emakume eta gizonek proiektu bati...
Read MoreIndarkeria obstetrikoa
Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean ezin gai honetaz idatzi gabe egon. Indarkeria obstetrikoa zoritxarrez errealitate oso zabaldua da, hedatua, onartua eta ezkutatua. Indarkeria obstetrikoa da haurdunaldian, erditzean edo erditze ostean jasaten den tratu mota bati ematen zaion izena. Infantilizazioa, norberaren erabakiak ez entzun eta ez onartzea, gainjartzea, baimenik gabeko taktu baginalak, baimenik gabeko esku hartze medikuak, mehatxuak, anulazioa, humillazioa… eta baita tratu txar...
Read MoreSarea euskaraz josten
Blog hau euskaraz edoskitzea eta atxikimenduzko hazieraren inguruan ezer gutxi topatzen nuelako idaztea erabaki nuen… eta blogak bide zabalago baten beharra erakutsi zuen. Haurdunaldiaz, erditzeaz, hain garrantzitsua (eta ahaztua) den erditze osteaz ere apenas aurkitu nuelako haurdun nengoenean ere… eta zein da bide eraginkorragoa: ez dugunaz kexatzea edo behar dena sortzea? Bigarrenari gogor eutsi eta loari lapurturiko ordu askoren ostean jaio da Sabeletik Mundura. Haurdunaldi...
Read MoreGiza esnea patentatua izateko bidean
Edozer patentatu daitekela dirudien munduan bizi gara. Gaur egun, gauzarik naturalenak ere patentatzen dira: landare haziak eta giza esnearen osagaiak ere bai. Harrigarria badirudi ere, landare haziak patentatzen dituzten enpresak daude (eta hortaz, landare horien erabilera guztiaren kontrola dutenak) eta nola ez, Nestle-k giza esnearen osagaiak patentatzeko bidea hasia du. Dagoeneko 2000 osagai inguru patentatu ditu. Non geratzen da etika? Eta non zentzua? Izerdia patentatuko dute? Odola?...
Read MoreErrinozero naranja
Badakizu zer den errinozero naranjaren erronka? Ikasturtea hastera dagoelarik, erronka polita izan daiteke zuretzat edo zure inguruko norbaiti proposatzeko. Ama batek hasitako abentura da, eta munduan zehar zabalduz doa. Helburua argia: oihu egiteari uztea. Lau haurren ama estatubatuarrak hasi zuen erronka, haurrei oihu gehiegi egiten zielaz oharturik bere buruari urte betez oihurik egin gabe egoteko erronka bota zion. Horrela jaio zen errinozero naranja. Hauek dira erronka honen urratsak: 1-...
Read MoreLazkao Txiki amaren bularrez
Ttiklik! -en topatu dut hau: Amaren bularrari bi bertso. Maitasunezko bi iturritxo bularra edo petxuak, ama nereak eman zizkidan bere maitasun itxuak, neregatikan zer egin zuen nere amatxo gaixuak: maitetasuna urtuta eman halako trago goxuak. Bularra eman eta ondoren han hasi ohi zan kantuan, nere burua erdi lotan nik han jartzen nuen orduan. Nere amatxo maitagarria egongo zera zeruan, haundia hazi ez banaiz ere ahalegin egin...
Read MoreSoinean eramango zaitut biongatik
Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da. Haurra soinean eramateko mota desberdineko motxilak, zapiak… topa ditzakegu gaur egun, eta norberak egokien datorkiona aukeratu behar du (emango dion erabileraren arabera, eroso sentitzen duen...
Read MoreUmea, kume.
Zer da atxikimenduzko haziera? Zer da edoskitzea? Zergatik hautatu hezteko edo elikatzeko era bat edo beste? Zergatik ez biberoia? Zergatik eraman haurra soinean? Geroz eta gehiago dira, zorionez, atxikimenduzko haziera, edoskitzea eta horrelako gaien inguruan sortzen diren webguneak, blogak, aldizkariak, liburuak… Eta geroz eta gehiago dira baita ere, gai hauen inguruan egiten diren ikerketak eta edoskitze naturala eta errespetuzko hazieraren aldeko ahotsak. Ahots, berri eta informazio...
Read More
Iruzkin berriak