Hasiera »
Mirariren bloga - Zurrumurru askea
Mirari Ulibarri
Blog honen bitartez azaldu nahiko nituzke eguneroko gatazkak, baina ez kazetaritza arruntak azaltzen dituen modu berdinean, baizik eta, poesiaren indarrez isla daitezkeen bulkaden zentzuan. Beste hitzekin, politikaz, soziologiaz, amodioaz, kirolaz edota edozein gauzaz aritu naiteke eleak erabiliz, modu honetan, egunerokotasuna hitzen kartografien bitartez distiratuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
Su bilakatuko gara berriro
2018-10-20 // Bizitza, Oroimena // Iruzkinik ez
Ohe ilunean botata,
soinean mila hitz,
mila istorio,
mila liburu.
Zure azalean
berbak irakurtzeko gai naiz.
Zure ninietan
galderak.
Nola, noiz eta non?
Itaundurak ez dira isiltzen,
Ez ditut mututu nahi,
Ez ditut desagertarazi nahi.
Batzuetan, bakarrik nagoen horietan.
Galdera berdinak egiten dizkiot nire buruari,
(hori bai) jokoa aldatuz,
esanahiekin mutatuz.
Bihar esnatzen zarenean,
suz ernaldutako letrak irakurriko dituzu,
zure izenean idatzi baitut,
zure usaina baitute.
Orduan, su bilakatuko gara berriro,
txingarretatik berpiztuz,
hitzetatik sintagma berriak sortuz.
Beharrezko hizketaldia.
2018-07-27 // Bizitza, Maitasuna, Poesia // Iruzkinik ez
Zerbait esan nahiko nizuke
baina ez naiz ausartzen,
zerbait aitortu nahiko nuke
baina ez ditut hitzak aurkitzen.
Zaila da erraiak azaleratzea,
zaila, norbanakoaren segurtasuna kolokan jartzea.
Beldurra,
beldurra ematen du
orbana berpiztea,
zauria irekitzea
eta gaitz guztiak berriro ere,
sentitzea.
Hala ere, beharrezkoa da.
amesten jarraitzea,
bulkadez eraikitako gaztelua apaintzea
eta izuei ate-kolpea ematea.
Hizkuntza internazionala
2018-04-15 // Maitasuna, Poesia // Iruzkinik ez
Badago deskriba ezin daitekeen esentzia,
badago berezia sentiarazten zaituen xarma,
badago elkarrekiko kidetasuna ernaltzen duen
berezitasuna.
Kolore desberdinetakoak,
edade anitzetakoak,
arraza ugarietakoak,
eta genero mugagabetakoak.
Taldekoak, bakoitiak edo bikoitiak,
forma zein modu askotarikoak,
espazio publikoan edo pribatuan
ematen diren horietakoak.
Musua da,
internazionalki ezagutu dezakegun;
akzioa zein bulkada,
berba gabeko hizkuntza alegia.
Batzuetan, soinuak agertzen dira nahigabean,
eta besteetan aldiz, etengabeko isiltasuna.
Shh…
Herriaren kontrako tranbia.
2018-03-27 // Bizitza, Deshumanizazioa, Elkartasuna // Iruzkinik ez
42 urte. Oroimena, egia eta justizia.
2018-03-03 // Bizitza, Oroimena // Iruzkinik ez
Egunero galdetzen nion amari;
Ama zer da trantsizioa?
Ama zer da demokrazia?
Berak hitz xumeen bitartez azaldu beharreko gauza ez zela,
erantzuten zidan, egunero.
Urteen joan etorrian,
termino horien erantzunkizuna ikasi dut,
termino horietara atxikituta dagoen sufrimendua,
alegia.
Gogorra izan da
pairatutako patua,
ugaria izan da
jariotako odola.
Ez da bakarrik martxoaren 3a,
gure historioak dakarren oihua.
Ez ziren “soilik” bost grebalari izan.
Martxoak 3, unidate didaktikoa
Zauritua baina ez garaitua.
2018-02-13 // Bizitza // Iruzkinik ez
Gaur 12 hilabete pasa dira
lesionatu nintzenetik,
bizitza guztia kirolean
eta nahigabean,
erritmoa desorekatuko zidan zerbaitekin
egin nuen topo.
Urteak neraman belaunaz kexkatuta,
horregatik, errefortzu bikoitza jartzen nuen,
partidu oro,
entrenamendu oro,
mendira joateko saiakera oron.
Baina hara non,
eta azkenean,
ez zen belauna izan,
baizik eta sorbalda.
Hasieran ezin nuen sinetsi,
medikuak gomendatzen zidana
“3 hilabete sorbalda mugitu gabe”
“eta gero (ez dakit zenbat hilabeteko)
errehabilitazioa.”
Ez da erreza zauritzea,
depresioa,
goibeltasuna,
haserrea,
ezintasuna …
Laboaren txoria bezala sentitzen nintzen,
hegorik gabe,
indarrik gabe,
askatasunik gabe.
Baina bueno, gauzak horrela izanik,
zauria eta gero,
nire gorputza baloratzen ikasi dut,
nire arima maitatzen alegia.
Hortaz, agian bizitzan zauritzen ere ikasi behar da,
esaldi famatuak aipatzen duen bezala
“eroriz ikasten baita ibiltzen”.
*Argazkia: Begoña Ugarriza Mauleon
Urte berria, egunsenti desberdina.
2018-01-03 // Bizitza, Elkartasuna, Maitasuna // Iruzkinik ez
Urte berria,
amets berriak,
pertsona berriak
eta eskakizun berriak.
Urtero lez galdera berdinak:
Nora joan?
Zer egin?
Nor bisitatu?
Eta nora bidaiatu?
Urtero lez asmo berdinak:
gymnasioan apuntatu,
lagunekin geratu,
gutxiago txiokatu,
eta agian, tabakoa lagatu.
Nik aurten,
eskakizun berriak egin nahiko nituzke;
Diana Quer gehiago ez egotea,
Altsasukoak etxera bueltatzea,
La Manada bezalako kasuak ez legitimatzea,
adierazpen askatasuna ez kondenatzea,
emakumeon gorputza ez merkantilizatzea,
kolonialismoa bukatzea,
eta Ahmed Tamimi bezalako kasuak ezagutzera ematea.
Nik aurten
ahotsa bahituta duten horiek
bozgorailua lortzea nahiko nuke.
Nik aurten
errepresioa pairatzen duten horiek
bidea egitea desiratuko nuke.
“Hamaika eraso, hamabi erantzun”
Kondenak
2017-11-30 // Elkartasuna, Euskal Presoak, Maitasuna // Iruzkinik ez
Kondenak
Espetxeak
Urteak
Bideak
Kondena ugari izan ditugu gurean,
barnean,
injustiziaren azal gorenean.
Esperantzaz bildutako etxeak,
dira espetxeak.
Ateratzeko zain,
ama ikusteko zain,
maitalea dastatzeko zain,
eta zaindu nahi dugun herri hori
usaintzeko irriketan.
Baina zer dira urteak bahituta zaudenean?
Zer dira urteak erbestean kokatzen zarenean?
Bide ugari daude gure nahiak lortzeko,
zuek guztiak aske bilakatzeko,
gure familiak zoriontsu izateko,
eta gabon hauetan,
kilometro gehiago ez egiteko.
“Gutunak eta olerkiak opari,
zuentzat guztientzat”
MARTXOAK 3; Oroimena hizpide
2017-11-02 // Bizitza, Elkartasuna, Oroimena // Iruzkinik ez
Asteak daramatzat hunkituta,
asteak nire hiriaz maiteminduta.
Madriletik idazten dut,
nostalgiaz bilduta,
nostalgiaz atxikituta.
Beste behin ere Gasteiz
harrotasunez puztu da,
kaleak elkartasunez betez,
filmak oroimenez ernalduz.
Odolez margotu zituzten
eskolak,
odolez,
gure arimak.
Baina berriro ere,
loratu egin gara,
gure hiria goratuz,
berriro ere,
herri borroka barneratuz.
Martxoak 3
“Oroimena, justizia, egia”
Hau ez da maitasunezko olerki soltea
2017-10-28 // Bibolina, Maitasuna, Musika, Poesia // Iruzkinik ez
Aurrekoan jakin izan nuen,
aurrekoan ohartu egin nintzen.
Bai, nik ere maite zaitut,
(era batean edo bestean)
bai, nik ere zure presentzia barneratzen
ikasi dut.
Orduak pasa ditut zure inguruan hitz egiten,
orduak, zuk psiko- analizatzen.
Baina pasaden asterarte ez zintudan ikusi,
ez zintudan igarri.
Arraroa da bai,
txikitatik alboan izanik,
orain erreparatu naiz zure maitasunaz,
zure beharraz…
Urrun egonda zure premia sumatu dut,
gau ilunetako besarkadetan,
bukaezinak diren depresioetan,
akorde amaigabeen estrofetan.
Hau ez da maitasunezko
olerki soltea,
hau ez da pentsatzen ari zaretena.
Honakoa,
estrofa polit guztien ondorengoa da,
honakoa
lau kordeen bitartez ernaltzen den soinua da,
honakoa
(g)(z)u (g)(z)ara.