(Des)Humanizazioa
Egunero hor zaude, leihoaren beste aldean, eta egunero zugana hurbiltzeko tentazioa dut nire barnean. Irakurtzen, eguzkia hartzen, margotzen edota argazkiak ateratzen ikusten zaitut, egunero. Zure izena galdetzeko irriketan nago, zure bidea ezagutzeko ernai. Baina nahigabean, gizarte isolatu honetan bizi garela ohartzen naiz, eta bat-batean, nire bulkada guztiak, errealitatera bueltatzeko agintzen didate. Honela sakoneko sentimenduak gordez, honela beste behin ere...
Read MoreErrepidearen zimurdurak
“Txikitatik prestatzen, Txikitatik gure haurtzaroa manipulatzen.” Hasi zein hezi, Hesi zein hazi. Maratoiak hasten ditugun era berean, haurtzaroan ere nahigabean, hazi egiten gara, modu pertsonalean, eta batez ere, eredu gizartekoian. Baina haurtzaroan ere, hesiak garatzen ditugu, horretarako heziak baikara askotan, horretarako engainatuak alegia. Sarritan imajinatu dut bizitza, lasterketa bat izango balitz bezala, lehenagoko prestakuntza...
Read MoreErasotzaileari gutuna.
Askotan entzun izan dut zure izena, Askotan agertu baitzara nire elkarrizketetan lehena. Baina ezagutu nahi ez ditudan arrazoi desberdinengatik, atzo zurekin egin nuen topo lehen aldiz. Hasieran ez nuen sinesten, edo agian(nor daki), ez nuen hura gertatzen ari zenaren federik. Hala ere, egia zen, Non eta hemen? Non eta gure etxean? Bai, erasotzaile bat, Bai eta oraingoan aurrez aurre izango zintudan. Gogoan dut, zure begi niniek nireekin elkarrekintza izan...
Read MoreOngi etorri birtuala
Bitxia da, gutun erromantikoena idazten negoelarik, bat- batean, zuen mezua iritsi zait. Badirudi, une honetatik aurrera, hartzaile “anitz” izango ditudala nirean, nire barrenean, alegia. Ongi etorri, sentimenduen espazio goxoenetara, ongi etorri, nire barneko oihuen esanahi guztietara.
Read More
Iruzkin berriak